Andaluzia (Al Andalus)
Feniziarrak izan ziren bertara iritsitako lehenak (K.a. XI. m.), ondoren kartagoarrak (K.a. VI. m.). Erromatarren Inperioa ere iritsi zen eta Andaluziari "Betika" izena eman zioten. V. mendean Iparraldeko bandaloek, bisigodoak, inbaditu zuten. 711an arabiarrak sartu ziren penintsulan eta, musulmanak VIII-XV. m. bitartean izan ziren nagusi. Haiek eskualdeari Al-Andalus izena eman zioten. Granadako erresumaren inbasioaren ondoren, Gaztelako erresumaren menpe gelditu zen. XVIII. mendearen amaieran, Andaluziako lurraren jabe bakarrak Eliza katolikoa, koroa borboiarra eta noblezia izan ziren eta egoerak berdin iraun zuen urteetan. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren nekazari askok lurralde industrializatuetara emigratu behar izan zuen (Katalunia, Euskal Herria, Madril, Frantzia, Alemania). 1981ean autonomi estatutua lortu zuen.
Loturak: Zeltiberiarrak;
Iturria: Harluxet