<<<Nagusira

puntubi.com

puntubi.com
Zer ikusi Ondo pasa Jan eta lo Herriko web Bidali informazioa

Anoeta

Gipuzkoako udalerria, Hernio mendiaren magalean. Anoetarrak. Industria txikia. Nekazaritza (barazkiak, zuhainak).

Historia: 

Burdin Aroan zuten mugikortasunaren berri ematen duten arrastoak agertu dira

Basagain mendian Burdin Aroko herrialde bat aurkitu dute, eta horren bidez, bertako gizakien jardueren berri jakin ahal izan dute. Burdina zen nagusi garai hartan, armak eta tresna sendoak egiteko erabiltzen zuten batik bat. Horretaz gain, garai hartan brontzeari ere garrantzia ematen zitzaiola ikusi dute, "brontzea dekorazio kontuetako tresnetan ezagutu dugu orain arte, baina orain badakigu lan tresnak egiteko ere erabiltzen zutela", adierazi du Peņalverrek.

Burdinaren erabilera oso ohikoa zen, bai eraikuntzan, bai abeltzaintza kontuetan eta baita tresnak egiteko ere. Mineral zatiak ere aurkitu dituzte.

Garai hartako etxeak zirkularrak zirela uste dute, aurkitutako harri eta landare batzuen orientazioa dela eta. Formaz karratuak diren etxebizitzak modernoagoak dira, zirkularrak baino. Etxebizitza batetik besterako muga adierazten duen lerro garbirik ez dute aurkitu, baina aurkitutako harri multzoek zein zutoinek etxeen neurrien inguruko argibide batzuk ematen dizkiete. Herrialdea babesten zuen harresi baten zati bat ere aurkitu dute Basagainen. Horrez gain, zeramikazko zenbait gauzaren zatiak ere aurkitu dituzte, bai eskuz egindakoak, eta baita tornuen bidez landutakoak ere. Burdin Aroan hasi ziren tornu bidezko piezak lantzen. Marseilla ingurutik ekarritako eskumuturreko bat ere aurkitu dute. Mugikortasunaren berri ematen dute datu horiek; orain arte, horrelakoak Ullesterren (Girona, Herrialde Katalanak) bakarrik aurkitu izan dituzte.

Aurtengo aurkikuntzarik garrantzitsuena, hala eta guztiz ere, harrizko estela bat izan da. 40 zentimetro neurtzen ditu eta goranzko punta bat du. Azpimarragarriena da estela bizitoki batekin lotuta egotea, eta ez ehorztetxeekin.

Garai hartan, nekazaritzak garrantzi handia zuen. Lehenago inguru horietan abeltzaintzak zuela protagonismo guztia pentsatzen zuten, baina aurkitutako aztarnek nekazaritzak zuen garrantziaren berri eman dute, "hasiera batean inguru hauetan artzainak baino ez zeudela uste zuten; orain, ordea, laborariren garrantziaren berri ematen duten datu asko ditugu".

 

1.- Zer ikusi

 

 

 

2.- Ondo pasa

 

 

 

3.- Jan eta lo

Jatetxeak:

Hotelak / Ostatuak:

Landetxeak / Kanpinak:

 

 

 

4.- Herriko web orri interesgarriak

Tolasaldeko Hitza

Eskualde mailako egunkaria

udala

 

 

 

 

 

 

5.- Bidali informazioa

 

Zein herriri buruz:

Zure e-posta:

Idatzi hemen nahi duzun informazioa:

Zure izena (goitizena)

         

.