<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Ziripot

Duela urte asko, Lantzen, oso pertsona herrikoia bizi zen, Ziripot izenekoa. Gizon handia eta potoloa zen, oso lodia. Ia ezin zuen ibili, ezta lanik egin ere. Horrela bada, kontu zaharrak eta ipuinak kontatuz ateratzen zuen bizia, auzoek jana ematen baitzioten horren truke.

-Begira., Ziripot! Hara zer ekarri dizugun gaurkoan...

Eta saskia erakusten zioten, barazki, fruta eta oilaskoren bat edo besterekin.

-Konta iezaguzu ipuin bat!

-Barre egitekoa izan dadila, Ziripot!

-Ez, ez! Gaur amodiozko historia nahi dugu...

-Ba! borroketako ipuina bada hobe!

Eta hilabeteak eta urteak bake ederrean zihoazen. Egun batean, ordea, Miel-Otxin izeneko erraldoi bat azaldu zen Lantzen. Zakarra eta gaiztoa zen, jende guztiaz abusatzen zuen eta zuten guztia lapurtzen zien. Harekin, izaki arraro bat zetorren, erdi gizon, erdi zaldi. Zaldiko zen bere izena.

Biak Lantzen jarri ziren bizitzen eta herria beren menpe jartzera behartu zuten. Eguna joan eta eguna etorri, Miel-Otxin eta Zaldiko plazaren erdian jartzen ziren, perratzaileek perra berriak jartzen zizkioten erdi gizon erdi zaldi zen zentauroari eta bertako biztanleek banan banan desfilatzen zuten erraldoia eta haren laguntzailearen aurretik, zuten guztia haien oinetan utziz.

Ziripot zen ezer eramaten ez zuen bakarra, ez baitzuen zer eramanik.

-E! Hi! Potoloa! Hator hona! -esan zion oihuka Zaldikok.

Astiro-astiro eta ahal zuen bezala, Ziripot hurbildu egin zitzaion.

-Zergatik ez duk ezer ekartzen? -galdetu zion gizon-zaldiak zakar zakar, bere zartailua astinduz.

-Ezer ez dudalako... -izan zen erantzuna.

-Nola ausartzen haiz... ?

Bere onetik aterata, ernegaturik, Zaldiko harengana joan zen eta behin eta berriro jo zuen. Azkenean, Ziripot gizajoa lurrera erori zen bi harroputzen algara artean. Altxatzen saiatu zen, baina bere gorputzaren zama ezin izan zuen jaso. Lantzeko zenbait lagunek Ziripoti laguntzen saiatu ziren, baina Zaldikok, bere zartailuaz, ez zien hurbiltzen utzi. Gaua etorri zen, plaza hutsik geratu zen eta baita Ziripot potoloa ere erdi-erdian mugitu ezinik.

Han geratu beharko ote zuen etsia hartzen hasia zen, baina, halako batean, itzalen artetik, herriko jendea hasi zen agertzen eta isil-isilik altxatzen lagundu ondoren, etxera eraman zuten.

-Egoera honek ezin du honela jarraitu! -esan zuen batek.

-Ezer gabe utziko gaituzte! -gehitu zuen beste batek.

-Irtenbide bat aurkitu behar zaio honi -esan zuen hirugarrenak.

Denak isildu zirenean, Ziripotek hitz egin zuen:

-Behin batean, harri handi bat amildu zen menditik behera eta baserri baten aurrean gelditu zen, sarrera estaliz. Jabea saiatu zen harria etxe barrutik mugitzen, baina alferrik, oso astuna baitzen. Leihotik atera eta kanpotik mugitzen ahalegindu zen, baina oraingoan ere ezinezkoa izan zitzaion, harriak lehen bezain astun jarraitzen zuen.

Egun asko eman zituen arazoa nola konpondu pentsatzen eta, azkenean, laguntza eskatzea erabaki zuen. Bizi-lagunei deitu zien eta, denen artean, harria kendu zuten.

Ziripot isildu egin zen. Gizonek elkarri begiratu zioten eta eskura zeukaten guztia hartu zuten; taketak, aitzurrak, laiak, sardeak... eta Miel-Otxin eta Zaldikoren bila abiatu ziren. Azken honek ihes egin zuen, zaldi-hankekin erraz egiten baita korrika, baina erraldoia harrapatu egin zuten. Epaiketa publikoan kondenatu zuten, bizilagun batek, beltzez jantzita eta aurpegia estalita zeukala, bi tiro eman zizkion eta gero erraldoiaren gorpu hila plazaren erdian erre zuten.

- Lasaitasuna itzuli zen berriro ere Lantzera eta Ziripotek ipuinak eta kontakizunak kontatuz jarraitu zuen arnasarik gabe geratu zen egunera arte.

 

 

var euro = ''; if (language == 'de') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/de/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'fr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENEZ 100% BONUS DE BIENVENUE DE 22BET ET COMMENCEZ PARIER!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fr/\');'); button[0].textContent="Jouer!"; } else if (language == 'it') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OTTIENI IL 100% DI BONUS DI BENVENUTO DA 22BET E INIZIA A SCOMMETTERE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/it/\');'); button[0].textContent="Gioca ora!"; } else if (language == 'gr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/gr/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'pl') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZDOBD 100% BONUS POWITALNY OD 22BET I ZACZNIJ OBSTAWIA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/pl/\');'); button[0].textContent="Zagraj teraz!"; } else if (language == 'at') { img[0].innrHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/at/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'da') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMSTBONUS FRA 22BET OG START VDDEML!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/dk/\');'); button[0].textContent="Spil nu!"; } else if (language == 'no') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMST BONUS FRA 22BET OG BEGYNNE SPILLE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/no/\');'); button[0].textContent="Spill n!"; } else if (language == 'ro') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBINEI 100% BONUS DE BUN VENIT DE LA 22BET I NCEPEI S PARIAI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ro/\');'); button[0].textContent="Joaca acum!"; } else if (language == 'fi') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HANKI 100% TERVETULIAISBONUS 22BET: LT JA ALOITA VEDONLYNTI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fi/\');'); button[0].textContent="Pelaa nyt!"; } else if (language == 'hu') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="KAP 100% DVZL BNUSZ 22BET KEZDENI FOGADS!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hu/\');'); button[0].textContent="Jtssz most!"; } else if (language == 'cs') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZSKEJTE 100% UVTAC BONUS OD 22BET A ZANTE SZET!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/cz/\');'); button[0].textContent="Hrt hned!"; } else if (language == 'hr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="DOBIJTE 100% BONUS DOBRODOLICE OD 22BET I PONITE SE KLADITI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hr/\');'); button[0].textContent="Igrajte sada!"; } else if (language == 'bg') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/bg/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'ga') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="FAIGH BNAS% 100 FILTE 22BET AGUS TS A GEALLTIREACHTA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ie/\');'); button[0].textContent="Seinn anois!"; } else if (language == 'es') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENER 100% BONO DE BIENVENIDA DE 22BET Y EMPEZAR A APOSTAR!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/es/\');'); button[0].textContent="Jugar ahora!"; } else { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="GET 100% WELCOME BONUS FROM 22BET AND START BETTING!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/en/\');'); button[0].textContent="Play now!"; } const close = document.querySelector('#sc_banner .close'); close.addEventListener('click', event => { document.getElementById('sc_banner').remove(); });