<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Zaldiarango mairua

Duela urte asko eta asko, Arabako Zaldiarango gaztelua eraikin oso ederra zen, gaur, zoritxarrez, bere hondakinak besterik geratzen ez bazaizkigu ere.

Pedro jauna, gazteluaren jabea, jende guztiak maitatu eta errespetatzen zuen, izan ere gobernatzen zituen lurrak ondo defendatu eta administratzen baitzituen. Asona andrearekin ezkondua zegoen eta bizimodu lasaia zeramaten.

Baina bakealdi luze baten ondoren, Errioxa okupatzen zuten mairuak berriro ere Araban sartu ziren eta Zaldiarango jaunak, beste askoren antzera, bere gizonak borrokarako prestatu behar izan zituen.

Pedro jauna ezaguna zen borrokan erakusten zuen ausardia zela eta. Besteen aurretik joaten zen bera eta, arriskua zegoenean, ez zion inori uzten berari zegokion lekua hartzen. Baina egun batean, borroka gogor batean, mairu batek zauritu egin zuen, saihetsa lantza batez zeharkatu zion. Zalduna konorterik gabe erori zen bere zalditik. Bere soldaduek, lurrean eta odolez josia ikusi zutenean, hiltzat hartu eta atzera egin zuten. Berri latz hau laster iritsi zen Zaldiarango gazteluraino eta, Asonarekin batera, denek egin zuten negar halako gizon ona galdu zutelako.

Pedrok begiak zabaldu eta mugitzen hasi zenean, saihetseko minak ez zion utzi.

-Ez zaitez mugitu, zauria oraindik ez da itxi.

Honela hitz egiten ziona neska mairu bat zen, amets bat bezain ederra, maindireak ondo jartzen zizkion bitartean irribarre egiten ziona. Pedrok zerbait esan nahi izan zuen baina ahoa lehor zeukan.

-Zaude isilik. Banu Kasitarren gotorlekuan zaude eta, nire ustez, luzaroan hemen egon beharko duzu.

Zaldiarango jauna sendatu egin zen, baina bahiturik eduki zuten, preso harturiko beste zaldun arabar asko bezalaxe. Lau urte luzez egon zen Pedro jauna gotorleku hartan, bere ahaidekoekin harremanetan ezin jarririk. Hau oso gogorra gertatuko zitzaion zaintzaile eduki zuen neska mairu harengatik izan ez balitz. Laster maitemindu zen Pedro neska hartaz, izan ere, hain zen gozoa eta ederra. Amodio haien ondorioz, bi haur jaio ziren eta zaldunak bere etxea eta emaztea ahaztu zituen. Asona anderea oraindik ere negarrez aritzen zen senar galduaz gogoratzen zenean.

Baina gerra iritsi zen bezala, bakea ere iritsi zen eta bahiturik zeuzkatenak askatu egin zituzten. Pedrok etxera itzultzeko gogo bizia izan zuen. Abiatu zen, bada, baina aurretik agindu bat egin zion bere maiteari, bera eta haurren bila azalduko zela. Mairuak, begiak malkotan zituela, han ikusi zuen alde egiten.

Zaldiarango Pedroren itzulera festa bat bezala izan zen. Asona andrea zorionez lehertzeko zorian zegoen; senideek, lagunek eta gazteluko guztiek egun askotan ospatu zuten hilda uste zuten gizonaren itzulera.

Pedro jaunari burutik erabat kendu zitzaizkion bere beste andrea, mairua, eta berarekin izandako haurrak. Gaztelua utzi eta Gasteizera joan zen bizitzera, han garrantzizko kargu bat baitzuen Arabako Kondearen ondoan.

Baina neska mairuak ez zuen inoiz ahaztu. Bere gizon maite hura noiz itzuliko zain egon zen. Zain eta zain egon zen eta beste lau urte joan ziren. Orduan, bere bila ateratzea erabaki zuen. Bere haurrak hartu eta Arabako lurretan zehar abiatu zen Zaldiarango gaztelura iritsi arte. Gaztelua hutsik zegoen.

-Hau da bere etxea, eta noizbait itzuliko da. Orduan, gu hementxe egongo gara -pentsatu zuen andre mairuak eta sarrerako eskaileretan eseri zen, Pedroren zain. Baina, Pedro jauna ez zen itzuli.

Urte asko joan ziren, mendeak. Egun batean, artzaintsa bat bere artaldearekin zebilen gazteluaren hondakinen ondoan eta ikusi zuenak txundituta utzi zuen; han, garai batean gazteluko ate nagusia izandako leku hartan, emakume bat zegoen eserita eta bere ondoan, lasai jolasean, bi haur. Hirurak arropa arraroz jantziak zeuden eta emakumea bere ile luze, beltza orrazten ari zen eguzkitan distiratzen zuen urrezko orrazi batez. Artzaintsa jakinminez hurbildu zitzaien baina, ikusi zutenerako, hondakinen artean gorde ziren hirurak. Dama arraro hark bere ihesean galdutako orrazia hartu zuen artzaintsak. Deika jardun zuen, baina inork erantzuten ez zionez, orrazia gorde eta artaldea bilduz, etxera itzuli zen.

Ez zituen ehun metro eginak izango, ahots bat entzun zuenean, honako hau esanez:

-Dame mi peinedere.

Atzera begiratu zuen eta mairua ikusi zuen bere ondotik. Beldurtu egin zen eta lasterka abiatu zen, baina mairua hantxe zeukan ondoan, beti distantzia berean.

-Dame mi peinedere.

Artzaintsak orrazia lurrera bota eta lasterka jarraitu zuen, atzera begiratu ere egin gabe.

Harez geroztik, jende asko joan izan da hara andre mairua eta bere haurrak ikusi nahian, baina egundaino ez du inork ikusi. 

var euro = ''; if (language == 'de') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/de/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'fr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENEZ 100% BONUS DE BIENVENUE DE 22BET ET COMMENCEZ PARIER!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fr/\');'); button[0].textContent="Jouer!"; } else if (language == 'it') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OTTIENI IL 100% DI BONUS DI BENVENUTO DA 22BET E INIZIA A SCOMMETTERE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/it/\');'); button[0].textContent="Gioca ora!"; } else if (language == 'gr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/gr/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'pl') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZDOBD 100% BONUS POWITALNY OD 22BET I ZACZNIJ OBSTAWIA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/pl/\');'); button[0].textContent="Zagraj teraz!"; } else if (language == 'at') { img[0].innrHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/at/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'da') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMSTBONUS FRA 22BET OG START VDDEML!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/dk/\');'); button[0].textContent="Spil nu!"; } else if (language == 'no') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMST BONUS FRA 22BET OG BEGYNNE SPILLE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/no/\');'); button[0].textContent="Spill n!"; } else if (language == 'ro') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBINEI 100% BONUS DE BUN VENIT DE LA 22BET I NCEPEI S PARIAI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ro/\');'); button[0].textContent="Joaca acum!"; } else if (language == 'fi') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HANKI 100% TERVETULIAISBONUS 22BET: LT JA ALOITA VEDONLYNTI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fi/\');'); button[0].textContent="Pelaa nyt!"; } else if (language == 'hu') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="KAP 100% DVZL BNUSZ 22BET KEZDENI FOGADS!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hu/\');'); button[0].textContent="Jtssz most!"; } else if (language == 'cs') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZSKEJTE 100% UVTAC BONUS OD 22BET A ZANTE SZET!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/cz/\');'); button[0].textContent="Hrt hned!"; } else if (language == 'hr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="DOBIJTE 100% BONUS DOBRODOLICE OD 22BET I PONITE SE KLADITI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hr/\');'); button[0].textContent="Igrajte sada!"; } else if (language == 'bg') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/bg/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'ga') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="FAIGH BNAS% 100 FILTE 22BET AGUS TS A GEALLTIREACHTA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ie/\');'); button[0].textContent="Seinn anois!"; } else if (language == 'es') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENER 100% BONO DE BIENVENIDA DE 22BET Y EMPEZAR A APOSTAR!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/es/\');'); button[0].textContent="Jugar ahora!"; } else { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="GET 100% WELCOME BONUS FROM 22BET AND START BETTING!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/en/\');'); button[0].textContent="Play now!"; } const close = document.querySelector('#sc_banner .close'); close.addEventListener('click', event => { document.getElementById('sc_banner').remove(); });