<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Txaindia

Euskal Herrian alegi ugari dago maldizioaren gaiaren inguruan; batzuk, gertaeren lekua aldatzen bada ere, errepikatu egiten dira; beste batzuk, berriz, eliza katolikoaren ukitu morala dute:

Neska batek orrazten ematen zituen orduak eta etxean ezer gutxi laguntzen zuen edo, hobeto esanda, batere ez. Amak egun batean, bere onetik aterata, madarikazio hau bota zion:

-Mila tximistek eramango al haute!

Alaba berehala desagertu zen.

Geroago artzain bati azaldu zitzaion eskeleto itxuran, bere amak botatako madarikazioa betetzen ari zela esanez.

Bada beste alegi bat ere, aurrekoaren antzekoa. Honetan ere, neskak ez zuen baserri lanetan laguntzen eta amak esan zion:

-Marik eramango al hau!

Eta halaxe gertatu zen. Marik eraman eta berarekin eduki zuen zazpi urtez, urrezko hariekin ardazten eta gorutzen irakatsiz. Denboraldi hura bete zenean, Marik etxera itzultzen utzi zion eta jendeak hain luzaroan non egon zen galdetzen zionean, hau erantzuten zuen:

-Amaren madarikazioa betetzen!

 

Beste batek behiak larrera eraman zituen eta, itzultzerakoan, txahal gorria falta zitzaiola ohartu zen. Amak haren bila bidali zuen baina berak ez zuen joan nahi izan, oso nekatua zegoela esanez, eta biharamunean txahala azalduko zela. Amak madarikazio hau bota zion:

-Ez badun ekartzen deabruak eramango al hau!

Atera zen bada, neska txahalaren bila eta, denbora pixka batera, han ikusi zuen berea zela iruditu zitzaiona. Kontuz-kontuz hurbildu zitzaion eta zast! isatsetik heldu zion! Baina orduan txahala, deabruzko jeinua baitzen izatez, lasterka abiatu zen, neska berarekin eramanez. Haitzulo batean sartu ziren biak eta geroztik ez zuen inork neskaren berririk izan.

 

Ondorengo leienda J. Barbier-ek jaso zuen bere "Legèndes Basques" liburuan eta Barandiaranek ere aipamen bat egiten dio. Honetan, oso nabarmena da erlijioak eraginda emandako amaiera.

Aitzinean, oso aspaldi, Mithirinako (Nafarroa Beherean) baserri batean, etxeko denak erabat lanpetuak zeuden egun hartan bildutako artoa aletzen.

Baserriko morroia artoa banatzeko eskuareaz behartu zenean, zelaian utzia zuela ohartu zen eta honela esan zuen:

-Eskuarea ekartzen didanari hamar xentimo emango diot!

Baserrian neskame zegoen neska gazte batek hori entzun zuenean, modu honetan erantzun zion:

-Presta ezak dirua! Neu joango nauk hire eskuarearen bila.

Eta lasterka irten zen etxetik. Bost segundo baino lehen damutu zen morroia dirua eskaini izanaz eta hala esan zuen:

-Deabruak eramango al du!

Une hartan bertan garrasi bat entzun zuten. Etxeko guztiak zer gertatzen ote zen ikustera irten ziren eta, erabat larrituta, neska baserriaren gainetik pasatzen ikusi zuten. Beraiek ikusten ez zuten zerbaitek edo norbaitek eramanda bezala zihoan.

Baserri atariaren gainetik igarotzerakoan, neskak eskuarea erortzen utzi zuen.

-Horra hor eskuarea! -esan zuen- ni gaiztoek naramate!

Inhurriako jendea eta bizilagun batzuk ere neskaren ondoren abiatu ziren hura harrapatu nahian eta, lasterka-lasterka, Larrezabalera iritsi ziren biri ketan ia airerik gabe. Han, herri har tako biztanleak atera ziren neskaren atzetik eta horrela, herriz herri, Men dibetik aurrera joan ziren.

Salbatore baselizaren gainetik igarotzerakoan, neskak oihukatu zuen:

-Salbatore! Salbatore! Lagun nazazu!

Eta hitz horiek ahoskatu orduko, astiro-astiro jaisten hasi zen, lurra ukitzeraino arte. Neska airetik zeraman deabrua desagertu egin zen.

 

 

 

var euro = ''; if (language == 'de') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/de/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'fr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENEZ 100% BONUS DE BIENVENUE DE 22BET ET COMMENCEZ PARIER!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fr/\');'); button[0].textContent="Jouer!"; } else if (language == 'it') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OTTIENI IL 100% DI BONUS DI BENVENUTO DA 22BET E INIZIA A SCOMMETTERE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/it/\');'); button[0].textContent="Gioca ora!"; } else if (language == 'gr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/gr/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'pl') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZDOBD 100% BONUS POWITALNY OD 22BET I ZACZNIJ OBSTAWIA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/pl/\');'); button[0].textContent="Zagraj teraz!"; } else if (language == 'at') { img[0].innrHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/at/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'da') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMSTBONUS FRA 22BET OG START VDDEML!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/dk/\');'); button[0].textContent="Spil nu!"; } else if (language == 'no') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMST BONUS FRA 22BET OG BEGYNNE SPILLE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/no/\');'); button[0].textContent="Spill n!"; } else if (language == 'ro') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBINEI 100% BONUS DE BUN VENIT DE LA 22BET I NCEPEI S PARIAI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ro/\');'); button[0].textContent="Joaca acum!"; } else if (language == 'fi') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HANKI 100% TERVETULIAISBONUS 22BET: LT JA ALOITA VEDONLYNTI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fi/\');'); button[0].textContent="Pelaa nyt!"; } else if (language == 'hu') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="KAP 100% DVZL BNUSZ 22BET KEZDENI FOGADS!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hu/\');'); button[0].textContent="Jtssz most!"; } else if (language == 'cs') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZSKEJTE 100% UVTAC BONUS OD 22BET A ZANTE SZET!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/cz/\');'); button[0].textContent="Hrt hned!"; } else if (language == 'hr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="DOBIJTE 100% BONUS DOBRODOLICE OD 22BET I PONITE SE KLADITI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hr/\');'); button[0].textContent="Igrajte sada!"; } else if (language == 'bg') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/bg/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'ga') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="FAIGH BNAS% 100 FILTE 22BET AGUS TS A GEALLTIREACHTA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ie/\');'); button[0].textContent="Seinn anois!"; } else if (language == 'es') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENER 100% BONO DE BIENVENIDA DE 22BET Y EMPEZAR A APOSTAR!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/es/\');'); button[0].textContent="Jugar ahora!"; } else { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="GET 100% WELCOME BONUS FROM 22BET AND START BETTING!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/en/\');'); button[0].textContent="Play now!"; } const close = document.querySelector('#sc_banner .close'); close.addEventListener('click', event => { document.getElementById('sc_banner').remove(); });