<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Tartalo

Bi anaia, bidaia luze batetik etxera zetozela, mendian galdu ziren. Gaua nonbait igaro behar eta, han inguruan ikusi zuten leize batean sartu ziren.

Geroxeago, Tartalo azaldu zen bere ardiekin eta, leizean sartu ondoren, sarrera harri handi batez estali zuen. Bi anaiak han zeudela konturatu zenean, begi bakar beldurgarri hura haiengana zuzenduz, honela esan zion zaharrenari:

-Hi, gaurko.

Eta besteari:

-Hi, biharko.

Eta hori esanez, zaharrena hartu, burruntzi bat aldez alde sartu eta sutan jarri zuen. Gero jan egin zuen anaia gaztearen begi izutuen aurrean.

Lotaratu baino lehen, eraztun hiztun bat hartu eta mutilari sartu zion hatzean.

Eraztun horri galdetzen zitzaionean:

-Non. hago?

Beti gauza bera erantzuten zuen:

-Hemen nago! Hemen nago!

-Horrela, non hagoen jakingo diat beti -esanez, mamutzar hark lo hartu zuen.

Denboralditxo batean, gaztea jota bezala geratu zen, zer egin ez zekiela. Etsiturik, leizean hara eta hona ibili zen zirrikituren baten baten bila, baina leize hark irteera bakarra zuen eta hura, berak bakarrik ezin mugi zezakeen harri handi batez estalia.

Azkenean burutapen bat izan zuen.
  

Burruntzia hartu, sutan berotu eta Tartalori sartu zion bere begi bakarrean. Erraldoiak, oihu. ikaragarri bat eginez, burruntzia atera egin zuen. -Itsutu egin nauk, madarikatu horrek! Esku bakarrez txikituko haut!

Tartalo, bere onetik aterata, gaztearen bila hasi zen itsuka, baina hau ez zegoen lo, han zebilen batetik bestera, erraldoiaren atzaparretatik. Ardi eta larruen artean topatu ez zuenean, sarrerako haitza mugitu eta ardi guztiak, banan banan, bere hanka tartetik pasarazi zituen. Mutila ere han atera zen, ardi larru batean bildua. Bere burua kanpoan ikusi zuenean, korrikari eman zion. Bere harrapakinak ihes egin ziola konturatu zenean, Tartalo eraztunaz gogoratu zen eta deika hasi:

-Non hago?

-Hemen nago! Hemen nago!

Erantzun zion eraztunak eta ahots horretaz gidatuz, Tartalo mutilaren ondoren abiatu zen. Erraldoiaren zangokada bakoitza bazen mutil gizajoaren hamar pauso halako eta honek korrika jarraitu zuen erraldoia geroz eta hurbilago zuela ikusiz. Ahaleginak egin zituen eraztuna hatzetik atera nahian, baina alferrik. Ia etsia hartu zuenean, botan zeraman mendiko labaina txiki bat hartu eta hatza moztu zuen. Gero, han inguruko putzu batera bota zuen eraztun eta guzti.

Tartalok berriro ere hots egin zuen:

-Non hago?

Eta eraztunak putzuaren hondotik:

-Hemen nago! Hemen nago!

Eta Tartalo, herrialde osoa ikaratua zeukan mamutzar gizajale hura, putzura erori eta bertan ito zen.

Iturria: Euskal leiendak, Erein

Beste bertsio bat

Antimuņo baserriko bi anaia ehizean ari zirela ekaitzak harrapatu eta Tartaloren haitzuloan hartu zuten aterpe. Handik gutxira Tartalo begibakarra azaldu zen bere artaldearekin, bi anaiak ikusi eta esan zuen: "Bat gaurko eta bestea biharko". Bertan, anaia zaharrena erre eta jan egin zuen. Tartalo loak hartu zuenean berriz, anaia gazteak eraztuna kendu eta sutan zuen burruntzi goria begi bakarrean sartu zion. Tartalo itsu zen, baina bizirik. Ardi artean arakatzen hasi zen gaztearen bila, baina anaia gazteak ardi larrua bizkar gainetik jantzi eta Tartaloren eskuartean pasa zen. Zoritxarrez, ordea, behin kanpoan eraztun salataria ozenki hasi zen oihuka: "Hemen nago, hemen nago" esaten. Tartalo atzetik atera zitzaion haitzulotik, eraztunaren oihuak gidari zituela. Gazteak ezin zuen eraztuna esku hatzetik kendu, eta amildegi baten ertzera iristean, eraztuna zuen hatza moztu egin zuen. Tartalo gertu zela, behatza eta eraztuna amildegitik behera bota zituen. Tartalo haren oihuaren atzetik amildu zen betiko.

Iturria: Berria

 

 

 

 

var euro = ''; if (language == 'de') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/de/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'fr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENEZ 100% BONUS DE BIENVENUE DE 22BET ET COMMENCEZ PARIER!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fr/\');'); button[0].textContent="Jouer!"; } else if (language == 'it') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OTTIENI IL 100% DI BONUS DI BENVENUTO DA 22BET E INIZIA A SCOMMETTERE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/it/\');'); button[0].textContent="Gioca ora!"; } else if (language == 'gr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/gr/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'pl') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZDOBD 100% BONUS POWITALNY OD 22BET I ZACZNIJ OBSTAWIA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/pl/\');'); button[0].textContent="Zagraj teraz!"; } else if (language == 'at') { img[0].innrHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/at/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'da') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMSTBONUS FRA 22BET OG START VDDEML!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/dk/\');'); button[0].textContent="Spil nu!"; } else if (language == 'no') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMST BONUS FRA 22BET OG BEGYNNE SPILLE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/no/\');'); button[0].textContent="Spill n!"; } else if (language == 'ro') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBINEI 100% BONUS DE BUN VENIT DE LA 22BET I NCEPEI S PARIAI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ro/\');'); button[0].textContent="Joaca acum!"; } else if (language == 'fi') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HANKI 100% TERVETULIAISBONUS 22BET: LT JA ALOITA VEDONLYNTI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fi/\');'); button[0].textContent="Pelaa nyt!"; } else if (language == 'hu') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="KAP 100% DVZL BNUSZ 22BET KEZDENI FOGADS!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hu/\');'); button[0].textContent="Jtssz most!"; } else if (language == 'cs') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZSKEJTE 100% UVTAC BONUS OD 22BET A ZANTE SZET!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/cz/\');'); button[0].textContent="Hrt hned!"; } else if (language == 'hr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="DOBIJTE 100% BONUS DOBRODOLICE OD 22BET I PONITE SE KLADITI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hr/\');'); button[0].textContent="Igrajte sada!"; } else if (language == 'bg') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/bg/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'ga') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="FAIGH BNAS% 100 FILTE 22BET AGUS TS A GEALLTIREACHTA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ie/\');'); button[0].textContent="Seinn anois!"; } else if (language == 'es') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENER 100% BONO DE BIENVENIDA DE 22BET Y EMPEZAR A APOSTAR!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/es/\');'); button[0].textContent="Jugar ahora!"; } else { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="GET 100% WELCOME BONUS FROM 22BET AND START BETTING!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/en/\');'); button[0].textContent="Play now!"; } const close = document.querySelector('#sc_banner .close'); close.addEventListener('click', event => { document.getElementById('sc_banner').remove(); });