<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Sorgin bahitzailea

Gipuzkoako Ataun herritik hurbil, aita eta hiru seme bizi ziren baserrian. Sagasti eder baten jabe ere baziren, baina azkenaldian lapurren batek sagarrak ohosten zizkien gauez.

Lapurra harrapatu behar zutela eta, anaia zaharrena geratu zen zelatan; baina loak hartu zuen eta, esnatu zenean, norbait berriro ere lapurretan izana zela konturatu zen.

Hurrengo gauean anaietan bigarrena geratu zen lo egiteko asmorik gabe, baina loak menderatu eta, esnatu zenerako, han norbait izana zen.

Hirugarren gauean anaia gazteena geratu zen, aitaren iritzirako gazteegia bazen ere. Beste bi anaiek barre egiten zioten:

-Guk ez badugu ahal izan, nola egingo duk hik?

Anaia gazteak egoskor jarraitzen zuen eta, igitai bat hartuz, sagarrondo baten ondoan eseri zen, lapurraren zain. Handik laster, zerbait beltza ikusi zuen hormaren gainetik azaltzen eta, ez bat eta ez bi, igitaia bota zion. Gauza beltza hura desagertu egin zen.

Egunsentiarekin batera, hiru anaiak arrasto bila hasi ziren eta, hara non esku beltz handi bat aurkitzen duten hormaren ondoan, eta baita odol arrastoz eginiko bidea ere.

-Goazen, ea nora eramaten gaituzten odol arrasto hauek -esan zuen gazteenak, eta hirurak arrastoari jarraiki, harlauza batera iritsi  ziren. Altxa egin zuten harritzar hura eta leize sakon baten sarrera zela ikusi zuten. Zotz egin zuten eta gazteenari suertatu zitzaion leizean sartzea. Bere anaiek soka bati lotuta jaitsi zuten. Beheraino iritsi zenean, neska bat topatu zuen. Hark esan zioenez, printzesa zen, sorgin batek bahitua. Mutilak soka lotu zion gerriari, baina anaiei igotzeko seinalea egin baino lehen, neskari jantziak zeramatzan zazpi gonazpikoen zati bana eskatu zion. Anaiek printzesa igo zuten eta gero zera erabaki zuten, saririk baldin bazen hobe izango zela bien artean banatzea, hiruen artean egitea baino.

Eta horrela, anaia gazteena leizearen barruan utzi zuten.

Halako batean, sorgina agertu zen. neskak ihes egin eta haren lekuan mutila zegoela ikusi zuenean, sutan jarri zen.

-Printzesari lagundu egin diok, ezta? Bere ordez heu geratu haiz bada!

Sorginak mutila heltzeko keinua egin zuen, baina baserrian hazitako morroskoak ere bazuen nahiko indar. Borroka bizian lotu ziren biak. Batek irabaziko zuela besteak garaituko ziola leher egin arte ibili ziren. Mutikoak gerrian zeraman igitaia hartu eta mihia moztu zion sorginari. Gero, lepotik heldu eta honela esan zion:

-Atera nazazu hemendik, bestela zatika-zatika txikituko zaitut-eta -Esan zion emakumeari eta honek hegan atera zuen.

Anaia gazteena printzesaren herrira abiatu zen. Hara iritsitakoan entzun zituen jendearen esamesak: bi baserritar anaien artean printzesa sorginarengandik salbatu zutela eta, anaia  zaharrena harekin ezkondu behar zuen.

Gazteak gela bat alokatu zuen ostatu batean eta burdinazko mailu batekin leihoa jotzen igaro zuen egun osoa.

Biharamunean, jendea ezkontza-ospakizunetara zihoala, gazteenak bere anaia nagusia ikusi zuen printzesaren eskutik. Sorginaren mihia atera eta agindu zion:

- Mihiari, mihiari, hemen orduko han izan hadi!

Eta hori esatearekin batera, haize zurrunbilo handi bat sortu zuen mihiak. Denak etxera itzuli ziren.

Mutil gaztea berriro mailua hartu eta, orduak joan eta orduak etorri, leihoari kolpeka aritu zen.

Bigarren egunean lagunteria osoa atera zen ezkontza-ospakizunetara eta gazteak, ikusi zituenean, sorginaren mihia atera eta hitz magiko haiek esan zituen. Berriz ere haize zurrunbilo handi bat sortu zuen eta jendeak ez zuen elizara baino iristerik izan.

Hirugarrenean ere gauza bera egin zuen jendea ezkontzara zihoala ikusi zuenean.

Erregeak bazuen zerbait gertatzen ari zelako susmoa eta etxe hura arakatzeko agindu zuen. Soldaduak ostatura iritsi zirenean, nagusiak bezero arraro bat zeukala esan zien, egun osoa leihoa mailuz jotzen ematen zuena. Berehala eraman zuten erregearen aurrera. Baina galdetzen ziotena galdetzen ziotela, beti gauza bera erantzuten zuen: printzesaren aurrean hitz egingo zuela, ez bestela.

Erregeak bere alaba ekarrarazi zuen eta orduan, anaia gazteak, zazpi gonazpikoen zatiak erakutsi zizkion. Printzesak bere salbatzailea ezagutu zuen eta baita bere bi anaiek ere. Honela bada, anaietan gazteena printzesarekin ezkondu zen, erregea hiltzean lurralde hartako errege-erregina izan ziren.

var euro = ''; if (language == 'de') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/de/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'fr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENEZ 100% BONUS DE BIENVENUE DE 22BET ET COMMENCEZ PARIER!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fr/\');'); button[0].textContent="Jouer!"; } else if (language == 'it') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OTTIENI IL 100% DI BONUS DI BENVENUTO DA 22BET E INIZIA A SCOMMETTERE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/it/\');'); button[0].textContent="Gioca ora!"; } else if (language == 'gr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/gr/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'pl') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZDOBD 100% BONUS POWITALNY OD 22BET I ZACZNIJ OBSTAWIA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/pl/\');'); button[0].textContent="Zagraj teraz!"; } else if (language == 'at') { img[0].innrHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/at/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'da') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMSTBONUS FRA 22BET OG START VDDEML!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/dk/\');'); button[0].textContent="Spil nu!"; } else if (language == 'no') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMST BONUS FRA 22BET OG BEGYNNE SPILLE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/no/\');'); button[0].textContent="Spill n!"; } else if (language == 'ro') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBINEI 100% BONUS DE BUN VENIT DE LA 22BET I NCEPEI S PARIAI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ro/\');'); button[0].textContent="Joaca acum!"; } else if (language == 'fi') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HANKI 100% TERVETULIAISBONUS 22BET: LT JA ALOITA VEDONLYNTI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fi/\');'); button[0].textContent="Pelaa nyt!"; } else if (language == 'hu') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="KAP 100% DVZL BNUSZ 22BET KEZDENI FOGADS!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hu/\');'); button[0].textContent="Jtssz most!"; } else if (language == 'cs') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZSKEJTE 100% UVTAC BONUS OD 22BET A ZANTE SZET!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/cz/\');'); button[0].textContent="Hrt hned!"; } else if (language == 'hr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="DOBIJTE 100% BONUS DOBRODOLICE OD 22BET I PONITE SE KLADITI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hr/\');'); button[0].textContent="Igrajte sada!"; } else if (language == 'bg') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/bg/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'ga') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="FAIGH BNAS% 100 FILTE 22BET AGUS TS A GEALLTIREACHTA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ie/\');'); button[0].textContent="Seinn anois!"; } else if (language == 'es') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENER 100% BONO DE BIENVENIDA DE 22BET Y EMPEZAR A APOSTAR!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/es/\');'); button[0].textContent="Jugar ahora!"; } else { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="GET 100% WELCOME BONUS FROM 22BET AND START BETTING!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/en/\');'); button[0].textContent="Play now!"; } const close = document.querySelector('#sc_banner .close'); close.addEventListener('click', event => { document.getElementById('sc_banner').remove(); });