<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Sorginak eta konkorrak

Aitzinean, Urdaxeko sorgin zahar bat ostiral gauero joaten omen zen akelarrera. Sorgin honek bi anaia mutilzahar eta konkordunak zituen bizilagun. Bi anaiek susmatzen zuten emakume hura sorgina zela, eta haren zelatan ibiltzen ziren beti. Egun batean, anaietako batek sorginaren atea jo eta honela esan zion:

-Noizbait gustura lagunduko nizuke bada, bilera horietako batera.

Emakumeak harritu-planta egin zuen.

-Zer bileretara? Nongo bilerara? Ez dakit zertaz ari zaren!

Baina gizonak bereari eusten zion eta azkenean, sorginak aitortu egin zuen eta, baietz, haiek uste zutena zela eta ostiralero joaten zela akelarrera. Horrela bada, hurrengora elkarrekin joatea erabaki zuten, baina, lehenik, sorginak honako gomendio hau eman zion:

-Ondo sartu hau buruan! Biltzarreko buruak asteko egunak banan banan esateko aginduko digu denoi eta honela esan behar dira: astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata. Iganderik aipatu gero, e! Garbi al dago?

Bizilagun konkorra ados zegoen eta hala hurrengo ostiralean akelarrera joan zen.

Han ehunka sorgin zeuden, gizonezko zein emakumezko, eta denen erdian, Sorgin Nagusia zegoen, besapean liburu handi bat zuela. Berehala aulki gorri bat ekarri zioten eta Sorgin Nagusia han eseri zen. Hango guztiak bere aurretik pasatzen zihoazen eta liburuari musu eman ondoren asteko egunak esaten zituzten banan banan.

Konkorrak, bere txanda etorri zenean, honela esan zuen:

-Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala, larunbata eta igandea.

Sorgin Nagusia aulkitik altxa zen.

-Nork aipatu du igandea? -galdetu zuen.

-Jauna -erantzun zioten besteek- gizon konkordun hau izan da.

-Ken diezaiotela bada, bizkarreko konkor hori.

Eta hala egin zioten. Gizona, konkorrik gabe, pozez zoratzen itzuli zen etxera. Anaia zain zeukan eta konkorrik ez zuela ikustean, hala galdetu zion zeharo harrituta:

-Aizak! Nola egin duk?

Anaiak gertatu zitzaion guztiaren berri eman zion eta berak ere proba egiteko aholkatu zion.

Horrela bada, bigarren anaia bizilagun zuten sorginaren etxera joan zen eta bera ere akelarrera eraman zezan eskatu zion.

-Eramango zaitut, baina... "igande" hitza ez duzula aipatuko hitzeman behar didazu. Zure anaiak ere agindu zidan, baina bere hitza ez zuen bete.

-Zaude lasai, nik beteko dut eta -erantzun zion gizonak.

Ostirala etorri zen eta, biak akelarrera joan ziren. Gizonak ikusi zuenez, anaiak esan bezala ari zen dena gertatzen eta asteko egunak esateko garaia ailegatu zitzaionean, honela esan zituen berak:

-Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala larunbata eta igandea.

Sorgin Nagusia zutik jarri eta galdetu zuen:

-Nork aipatu du igandea?

-Jauna -erantzun zioten besteek- gizon konkordun hau izan da.

-Behin ondo dago -jarraitu zuen nagusiak- baina bi, hori gehiegizkoa da! Bestearen konkorra jar diezaiotela!

Eta gizon gizajoa bi konkorrekin itzuli zen etxera. Konkor haiek ez zituen inoiz kentzerik izan, bizilagun hura desagertu egin baitzen handik eta, ondorioz, ez zuten akelarrera berriz joateko aukerarik izan.

var euro = ''; if (language == 'de') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/de/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'fr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENEZ 100% BONUS DE BIENVENUE DE 22BET ET COMMENCEZ PARIER!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fr/\');'); button[0].textContent="Jouer!"; } else if (language == 'it') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OTTIENI IL 100% DI BONUS DI BENVENUTO DA 22BET E INIZIA A SCOMMETTERE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/it/\');'); button[0].textContent="Gioca ora!"; } else if (language == 'gr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/gr/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'pl') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZDOBD 100% BONUS POWITALNY OD 22BET I ZACZNIJ OBSTAWIA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/pl/\');'); button[0].textContent="Zagraj teraz!"; } else if (language == 'at') { img[0].innrHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/at/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'da') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMSTBONUS FRA 22BET OG START VDDEML!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/dk/\');'); button[0].textContent="Spil nu!"; } else if (language == 'no') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMST BONUS FRA 22BET OG BEGYNNE SPILLE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/no/\');'); button[0].textContent="Spill n!"; } else if (language == 'ro') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBINEI 100% BONUS DE BUN VENIT DE LA 22BET I NCEPEI S PARIAI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ro/\');'); button[0].textContent="Joaca acum!"; } else if (language == 'fi') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HANKI 100% TERVETULIAISBONUS 22BET: LT JA ALOITA VEDONLYNTI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fi/\');'); button[0].textContent="Pelaa nyt!"; } else if (language == 'hu') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="KAP 100% DVZL BNUSZ 22BET KEZDENI FOGADS!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hu/\');'); button[0].textContent="Jtssz most!"; } else if (language == 'cs') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZSKEJTE 100% UVTAC BONUS OD 22BET A ZANTE SZET!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/cz/\');'); button[0].textContent="Hrt hned!"; } else if (language == 'hr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="DOBIJTE 100% BONUS DOBRODOLICE OD 22BET I PONITE SE KLADITI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hr/\');'); button[0].textContent="Igrajte sada!"; } else if (language == 'bg') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/bg/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'ga') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="FAIGH BNAS% 100 FILTE 22BET AGUS TS A GEALLTIREACHTA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ie/\');'); button[0].textContent="Seinn anois!"; } else if (language == 'es') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENER 100% BONO DE BIENVENIDA DE 22BET Y EMPEZAR A APOSTAR!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/es/\');'); button[0].textContent="Jugar ahora!"; } else { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="GET 100% WELCOME BONUS FROM 22BET AND START BETTING!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/en/\');'); button[0].textContent="Play now!"; } const close = document.querySelector('#sc_banner .close'); close.addEventListener('click', event => { document.getElementById('sc_banner').remove(); });