<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Hontzuria

Arabako herri batean bi anaia bizi ziren, biak erabat ezberdinak beren izaeran. Bata, ona eta eskuzabala zen; bestea, ordea, zikoitza eta gaiztakeriaz josia. Batek ongia eta jainkoa zituen maite; besteak, ordea, ez zuen deabruarengan ere sinesten, bere buruak bakarrik arduratzen zuen eta egunetik egunera biltzen ari zen ondasunak.

Urteak joan eta urteak etorri, aberatsa geroz eta gehiago aberasten ari zen, ez zion inori ezertxo ere ematen eta bere buruari ez zion poztasunik txikiena ere opa horrek dirua gastatzea suposatzen baldin bazuen. Horrela bada, sekulako dirutza bildu zuen eta zazpi giltzapean gordea zeukan, ilunabarrero hura pozaren pozez zenbatzen zuelarik.

Beste anaia, berriz, lehen baino ere arloteago zegoen. Besteenganako maitasuna zela medio, zuen guztia banatzen zuen. Herriko behartsu guztiek bazekiten haren atera joanez gero, ez zirela esku hutsik aterako.

Halako batean, anaia arlotea bizitik gaixotu zen eta heriotza bertan zuela nabariturik, lagun bat bidali zuen anaiarengana kandela batzuen bila, izan ere jakina baita hildakoak argiren bat behar duela inguruan egin behar duen bidea argiztatzeko. Ondoan kandela-argirik gabe, hildakoa hara eta hona ibil zitekeen bidea aurkitu ezinean.

Laguna joan zen bada anaiaren etxera eta kandela pare bat eskatu zion hiltzear zegoen anaiarentzat, baina zikoitzak honela erantzun zion:

-Berarengandik laguntza jaso duten haiek eman diezazkiotela kandelak. Nik ez dut inoiz ezer eman eta ez dut orain aldatzen hasteko asmorik! Nire anaiak ez dit inoiz ezer eman, ezta eskatu ere; beraz, kitto gaude!

Gau horretan bertan hil zen gaixoa, baina hil aurretik honako hitz hauek ahoskatu zituen:

-Madarikatzen haut, anaia! Hiltzen haizenean ez al duk ba inor izango alboan hire begiak ixteko eta hire arima betiko erratua geratuko al duk hontza zuriren baten barruan.

Eta hori esanez, azken arnasa eman zuen.

Urte asko joan ziren geroztik. Zikoitza ez zen inoiz anaiaz gogoratu, baina egun batez, dirua zenbatzen ari zela, gaitz bat sumatu zuen. Berehala jakin zuen hiltzera zihoala eta, bat-batean, anaiaren azken hitzak etorri zitzaizkion burura. Erabat beldurturik, barkamena eskatu zuen, baina une hartan bertan hontzuri bat sartu zen leihotik eta bere buruaren gainean hasi zen hegan. Orduan, urrunetik zetorren ahots bat entzun zuen honela zioela:

-Ez diat zer barkaturik, ez baitidak inoiz ezer egin, baina hire arima erratua ibiliko duk mendeetan eta mendeetan, gaur, hire heriotzako egunean, hire alboan daukaan hontzuri horren gorputzean.

Gero, anaia aberatsaren arima hontzuriaren gorputzerantz abiatu zen.

Bere gorputza ez zuten inoiz aurkitu ahal izan eta jendearen ustez oraindik ere erratua dabil hontzuri itxuran. Hori dela eta, norbait gaixo dagoen etxe inguruan hontzuriren bat agertzen denean, seinale txarra izaten da, gaixoa hil edota gaizkitu egingo dela adierazten baitu.


 

var euro = ''; if (language == 'de') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/de/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'fr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENEZ 100% BONUS DE BIENVENUE DE 22BET ET COMMENCEZ PARIER!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fr/\');'); button[0].textContent="Jouer!"; } else if (language == 'it') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OTTIENI IL 100% DI BONUS DI BENVENUTO DA 22BET E INIZIA A SCOMMETTERE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/it/\');'); button[0].textContent="Gioca ora!"; } else if (language == 'gr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/gr/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'pl') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZDOBD 100% BONUS POWITALNY OD 22BET I ZACZNIJ OBSTAWIA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/pl/\');'); button[0].textContent="Zagraj teraz!"; } else if (language == 'at') { img[0].innrHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/at/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'da') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMSTBONUS FRA 22BET OG START VDDEML!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/dk/\');'); button[0].textContent="Spil nu!"; } else if (language == 'no') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMST BONUS FRA 22BET OG BEGYNNE SPILLE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/no/\');'); button[0].textContent="Spill n!"; } else if (language == 'ro') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBINEI 100% BONUS DE BUN VENIT DE LA 22BET I NCEPEI S PARIAI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ro/\');'); button[0].textContent="Joaca acum!"; } else if (language == 'fi') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HANKI 100% TERVETULIAISBONUS 22BET: LT JA ALOITA VEDONLYNTI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fi/\');'); button[0].textContent="Pelaa nyt!"; } else if (language == 'hu') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="KAP 100% DVZL BNUSZ 22BET KEZDENI FOGADS!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hu/\');'); button[0].textContent="Jtssz most!"; } else if (language == 'cs') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZSKEJTE 100% UVTAC BONUS OD 22BET A ZANTE SZET!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/cz/\');'); button[0].textContent="Hrt hned!"; } else if (language == 'hr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="DOBIJTE 100% BONUS DOBRODOLICE OD 22BET I PONITE SE KLADITI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hr/\');'); button[0].textContent="Igrajte sada!"; } else if (language == 'bg') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/bg/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'ga') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="FAIGH BNAS% 100 FILTE 22BET AGUS TS A GEALLTIREACHTA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ie/\');'); button[0].textContent="Seinn anois!"; } else if (language == 'es') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENER 100% BONO DE BIENVENIDA DE 22BET Y EMPEZAR A APOSTAR!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/es/\');'); button[0].textContent="Jugar ahora!"; } else { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="GET 100% WELCOME BONUS FROM 22BET AND START BETTING!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/en/\');'); button[0].textContent="Play now!"; } const close = document.querySelector('#sc_banner .close'); close.addEventListener('click', event => { document.getElementById('sc_banner').remove(); });