<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Muntxaraz

Muntxaraz dorretxea Abadiņon dago eta Erdi Aroan gaztelu aberatsa izan zen, gaur egun baserri baten parte bat besterik ez bada ere.

Muntxaraz dorreko jabeak Nafarroako erregearen deiaren berri izan zuen:

-Nire gorteko beltza borrokan gainditzen duen hari nire alaba Urraka emango diot emaztetzat.

Pedro Ruizek pentsatu zuen dagoeneko emaztea hartzeko garaia zuela eta hori Nafarroako infanta izatea ez zitzaion batere gaizki iruditu. Armadura dotoreena jantzi eta bere zaldirik hoberenaren gainean erresumaren gorterantz abiatu zen, atzetik bere gizon batzuk jarraitu zien.

Egun gutxi batzuk behar izan zituzten hara iristeko, baina heldu ziren bezain laster Muntxarazko jaunak desafioa bota zion erregearen beltzari. Nor gehiagoak jende asko bildu zuen, ordura arte ez baitzen inor ausartu erraldoi hura desafiatzera; izan ere, gizonik indartsuenak baino bost bider indartsuagoa baitzen.

Borroka, benetan gogorra izan zen, baina, Abadiņokoa zuhurra zen eta azkenean garaile izatea lortu zuen. Eta jakina, erregeak agindu bezala, garailea infantarekin ezkondu zen.

Ezkontza eta honen ondorengo aste batzuetako jaiak bukatu ondoren, ezkonberriek Muntxaraz gaztelurako bideari ekin zioten eta han jarri ziren behin betiko bizitzen.

Bi seme-alaba izan zituzten: semea, Ibon eta alaba, Mariurraka. Bietan zaharrena mutila zen eta berari zegokion dorre eta lurren oinordetza.. Mariurrakak beretzat nahi zuen hura guztia eta anaiarenganako gorrotoa pizten hasi zitzaion. Bi gazteak hazten zihoazen bezala, gorroto hori areagotzen joan zen.

Neskame batekin elkar hartuta, anaiaz libratzeko era asmatu zuen. Anboto mendira ibilaldi bat antolatu zuen eta janari gozoz eta ardoz betetako saskia eraman zuen. Algara eta txantxen artean, bi emakumeek nahikoa jaten eta edaten eman zioten mutilari, honek ohiko zuen baino askoz gehiago jan eta edan zuen. Sabela bete ondoren, logura sartu zitzaion, berehala lo zerraldo geratu zen. Horixe zen hain zuzen arrebak eta neskameak nahi zutena. Bien artean mutila hartu eta haitzetan behera bota zuten. Jasotako kolpeen ondorioz, bertan hil zen mutila.

Muntxaraz dorrera itzuli ziren lasterka eta negar zotin artean. Ibon harri batekin estropezu egin eta haitzetan behera erori eta hil egin zela kontatu zuten.  

Gurasoen samina izugarria zen.

Neska, berriz, pozez zoratzen zegoen, etorriko zitzaion ondareaz pentsatzen. Gau hartan bertan, ordea, izugarrizko amesgaiztoekin hasi zen; ametsetan bere anaia ikusten zuen ehunka eta ehunka metrotan behera erortzen, baina gorputza lurra jotzera zihoanean, Ibon altxa eta algaraka hasten zen; gero, haitzetan gora abiatzen zen arrebaren bila... orduan esnatzen zen, herio hotz patsetan blai eginda.

Pixkanaka-pixkanaka argaltzen eta zurbiltzen hasi zen, berak ere gorpu itxura hartu zuen arte. Denen ustez, gaixotasun arraro hura anaia galtzearen penagatik zetorkion eta, era batera eta bestera animatzen saiatzen ziren, bere onera etor zedin. Gau batean, ordea, argi azaldu zen Muntxarazen eta beraiekin eraman zuten. Geroztik, bere arima galdua ikusi izan da Abadiņo inguruan. 

Lotura: Dorre misterotsua

 

var euro = ''; if (language == 'de') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/de/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'fr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENEZ 100% BONUS DE BIENVENUE DE 22BET ET COMMENCEZ PARIER!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fr/\');'); button[0].textContent="Jouer!"; } else if (language == 'it') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OTTIENI IL 100% DI BONUS DI BENVENUTO DA 22BET E INIZIA A SCOMMETTERE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/it/\');'); button[0].textContent="Gioca ora!"; } else if (language == 'gr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/gr/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'pl') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZDOBD 100% BONUS POWITALNY OD 22BET I ZACZNIJ OBSTAWIA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/pl/\');'); button[0].textContent="Zagraj teraz!"; } else if (language == 'at') { img[0].innrHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/at/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'da') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMSTBONUS FRA 22BET OG START VDDEML!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/dk/\');'); button[0].textContent="Spil nu!"; } else if (language == 'no') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMST BONUS FRA 22BET OG BEGYNNE SPILLE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/no/\');'); button[0].textContent="Spill n!"; } else if (language == 'ro') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBINEI 100% BONUS DE BUN VENIT DE LA 22BET I NCEPEI S PARIAI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ro/\');'); button[0].textContent="Joaca acum!"; } else if (language == 'fi') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HANKI 100% TERVETULIAISBONUS 22BET: LT JA ALOITA VEDONLYNTI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fi/\');'); button[0].textContent="Pelaa nyt!"; } else if (language == 'hu') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="KAP 100% DVZL BNUSZ 22BET KEZDENI FOGADS!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hu/\');'); button[0].textContent="Jtssz most!"; } else if (language == 'cs') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZSKEJTE 100% UVTAC BONUS OD 22BET A ZANTE SZET!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/cz/\');'); button[0].textContent="Hrt hned!"; } else if (language == 'hr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="DOBIJTE 100% BONUS DOBRODOLICE OD 22BET I PONITE SE KLADITI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hr/\');'); button[0].textContent="Igrajte sada!"; } else if (language == 'bg') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/bg/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'ga') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="FAIGH BNAS% 100 FILTE 22BET AGUS TS A GEALLTIREACHTA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ie/\');'); button[0].textContent="Seinn anois!"; } else if (language == 'es') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENER 100% BONO DE BIENVENIDA DE 22BET Y EMPEZAR A APOSTAR!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/es/\');'); button[0].textContent="Jugar ahora!"; } else { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="GET 100% WELCOME BONUS FROM 22BET AND START BETTING!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/en/\');'); button[0].textContent="Play now!"; } const close = document.querySelector('#sc_banner .close'); close.addEventListener('click', event => { document.getElementById('sc_banner').remove(); });