<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Mairuaren leizea

Nafarroa Garaiko Fiterotik hurbil, harkaitz aldapatsu baten gailurrean, Alhama ibaiak zeharkatzen duen ibarra menperatuz, gaztelu zahar baten kondarrak daude. Ibai ertzean leize sakon bat dago, "Mairuaren leizea" izenekoa. Jendeak uste duenez, lurpetik gazteluarekin komunikatzen omen da.

Arabiarren agintaldian, gaztelu hori soldadu mairuek okupatzen zuten eta sarritan borrokak izaten ziren hauek eta iparraldetik zetozen nafarren artean.

Borroka hauetako batean nafarren buruzagia zauritu, preso egin eta ziegan sartu zuten kateez lotuta. Hil ere egingo zen bertan alkaide mairuaren alabarengatik izan ez balitz, honek, ahal zuen guztian laguntzen baitzion. Denboraren poderioz elkarrekin maitemindu egin ziren. Baina hilabete batzuen buruan nafar presoaren familiak erreskaterako dirua bildu zuen, eta arabiarrek askatu egin zuten.

Berriro etxean, nafar gazteak ezin zuen bere maitea burutik kendu eta gazteluaren aurkako erasoa antolatu zuen, hango jabe egin eta neska mairuarekin elkartzeko asmoz.

Nafarrek gaztelua eraso zuten eta soldadu mairuak bota egin zituzten handik. Bi maiteminduak elkartu egin ziren. Egunak bazihoazen eta bi maitaleen zoriona erabatekoa zen, baina, bien bitartean, mairuek errefortzuak lortu eta gaztelua berreskuratzeko asmotan itzuli ziren. Eraso egin zuten. Nafarrak ahal bezain gogor defendatu ziren baina askoz urriagoak zirenez, oraingoan garaipena mairuentzat izan zen.

Borroka hartan, nafarren buruzagi gaztea zauritua suertatu zen eta, hura ikusi zuenean, neska mairua mutilarengana joan zen. Ahal zuen bezala ezkutuko pasagune batera garraiatu zuen eta handik, ibai ertzeko leizeraino. Behin salbu jarri zirenean, neska zauria sendatzen hasi zitzaion mutilari, baina odol ugari zerion eta zauriak garbitzeko ura behar zuen. Horrela bada, gerlariaren kaskoa hartu eta ibaira joan zen ur bila.

Bien bitartean, gazteluan, mairuak nafar gaztea eta alkaidearen alabaren bila zebiltzan, baina, jakina, ez zituzten topatu. Halako batean, zelatan zegoen mairu batek nafarraren kaskoaren distira ikusi zuen almenatik eta, ihes egitera zihoalakoan, gezi bat jaurtiki zion. Arkulariak punteria ona zuen eta erdiz erdi jo zuen neska. Mairu gazte maitemindua herioz zauritua suertatu zen. Ahal zuen bezala, leizeraino iristea lortu zuen eta hantxe erori zen hila bere maitearen gorputz gainean. Hau ere laster hil zen neskaren adats luzeak laztantzen zituen bitartean.

Bi gorputzak han geratu ziren, beren arimak bizitzan idoro ez zuten bakea aurkitzen zuten bitartean.

Geroztik, zuriz jantzitako neska mairu eder bat ikusi izan omen dute  besapean txarroa duela. Ibaira joan, txarroa urez bete eta leizera itzultzen omen da. Zaldun nafarrarekin maitemindutako mairuaren arima da. Orain dela ehunka urtez honantz ez da inor ausartu izan leize  horretan sartzen.

var euro = ''; if (language == 'de') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/de/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'fr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENEZ 100% BONUS DE BIENVENUE DE 22BET ET COMMENCEZ PARIER!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fr/\');'); button[0].textContent="Jouer!"; } else if (language == 'it') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OTTIENI IL 100% DI BONUS DI BENVENUTO DA 22BET E INIZIA A SCOMMETTERE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/it/\');'); button[0].textContent="Gioca ora!"; } else if (language == 'gr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/gr/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'pl') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZDOBD 100% BONUS POWITALNY OD 22BET I ZACZNIJ OBSTAWIA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/pl/\');'); button[0].textContent="Zagraj teraz!"; } else if (language == 'at') { img[0].innrHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/at/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'da') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMSTBONUS FRA 22BET OG START VDDEML!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/dk/\');'); button[0].textContent="Spil nu!"; } else if (language == 'no') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMST BONUS FRA 22BET OG BEGYNNE SPILLE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/no/\');'); button[0].textContent="Spill n!"; } else if (language == 'ro') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBINEI 100% BONUS DE BUN VENIT DE LA 22BET I NCEPEI S PARIAI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ro/\');'); button[0].textContent="Joaca acum!"; } else if (language == 'fi') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HANKI 100% TERVETULIAISBONUS 22BET: LT JA ALOITA VEDONLYNTI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fi/\');'); button[0].textContent="Pelaa nyt!"; } else if (language == 'hu') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="KAP 100% DVZL BNUSZ 22BET KEZDENI FOGADS!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hu/\');'); button[0].textContent="Jtssz most!"; } else if (language == 'cs') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZSKEJTE 100% UVTAC BONUS OD 22BET A ZANTE SZET!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/cz/\');'); button[0].textContent="Hrt hned!"; } else if (language == 'hr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="DOBIJTE 100% BONUS DOBRODOLICE OD 22BET I PONITE SE KLADITI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hr/\');'); button[0].textContent="Igrajte sada!"; } else if (language == 'bg') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/bg/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'ga') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="FAIGH BNAS% 100 FILTE 22BET AGUS TS A GEALLTIREACHTA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ie/\');'); button[0].textContent="Seinn anois!"; } else if (language == 'es') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENER 100% BONO DE BIENVENIDA DE 22BET Y EMPEZAR A APOSTAR!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/es/\');'); button[0].textContent="Jugar ahora!"; } else { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="GET 100% WELCOME BONUS FROM 22BET AND START BETTING!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/en/\');'); button[0].textContent="Play now!"; } const close = document.querySelector('#sc_banner .close'); close.addEventListener('click', event => { document.getElementById('sc_banner').remove(); });