<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Larralde, Madeleine

Alegiazko pertsonaia lapurtarra, esaten denez Saran jaioa eta Frantses Iraultzan hila 1794an. Alegi katolikoaren arabera, Berara jaunartzera joandako 15 urteko neskatxa zen; tropa iraultzaileen aurrean ez omen zuen ezkutatu zertan zebilen eta Donibane Lohizunen fusilatu egin zuten.

Gertaera hau, zenbait idazle, bertsolari eta poetak gaitzat hartuta izan zuen. Gertaera horren berri ematen duen agiriaren arabera, ordea, Beran lan egiten zuen 35 urteko emakume bat zen. Iraultzaren aurkako izatearen akusaziopean atxilotu, epaitu eta hil egin zuten (1794).

Iturria: Harluxet