<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Lamia ezkongaia 

Behin batean, Lain izeneko artzain gazte Orozkotar bat mendian zebilen bere artaldearekin. Horretan, kantu eder bat entzun zuen eta erabat liluraturik, ardiak ahaztu eta ahots hura ateratzen zen lekura joan zen.

Sasi batzuk baztertutakoan, aho zabalik geratu zen han ikusi zuenarekin: ibaiaren erdian, haitz baten gainean, neska eder paregabe bat ikusi zuen eserita. Ile luzea zuen, hori-horia, eta urrezko orrazi batez orrazten zuen bitartean, kantu arraro hura abesten zuen. Lainek ezin zituen begiak neska harengandik baztertu. Nongoa ote? galdetu zion bere buruari. Herritarra ez zen behintzat, hori ez.

Halako batean, neskak kantatzeari utzi eta sasietara begiratu zuen. Lain ikusi zuenean, uretara murgildu zen. Poliki-poliki burua uretatik agertu zuen haitzaren atzetik... agertu... han ibili zen mutilak zoratuta begiratzen zion bitartean. Azkenean, bistan geratu zen eta bere begi handi gardenak zabaldu ondoren, honela galdetu zion Laini:

-Nor zara?

-Nor zara zu? -ekin zion berriro ere.

Lainek ez zuen bere bizian horrelako ahots goxorik entzun.

-Lain, Lain naiz. Eta zu?

Neskak barre-algara egin zion eta, ezer erantzun gabe, berriro ere uretan sartu zen. Lain zain-zain gelditu zen,  baina ez zela azaltzen ikusi zuenean, herrira itzuli zen. Egun batzuetan ez zen etxetik atera. Burutik ezin zuen kendu ibaiko neska haren itxura.

Azkenean ausartu zen bada, eta astiro-astiro, mendirako bidea hartu zuen. Leku hartara iristen ari zela, berriz kantu eder hura entzun zuen eta barrua lasaitu egin zitzaion.

Neska, beste hartan bezala, bere ile horiak orrazten ari zen haitzaren gainean. Lain ikusi zuenean, isildu eta irribarre egin zion.

-Egun on, Antton, zure zain nengoen...

-Nire zain?

-Bai, zatoz, hurbil zaitez.

Lain ur bazterrera joan eta eseri egin zen. Orduak joan eta orduak etorri, bietan inork ez zuen hitzik ateratzen, elkarri begiratu besterik ez. Azkenean, neskak galdetu zion:

-Nirekin ezkonduko al zara?

Eta Lainek, besterik gabe:

-Bai.

Neskak eraztun bat eman zion eta berak hatzean sartu zuen. Etxera itzulitakoan, mutilak honela esan zion amari:

-Ama, ezkondu egin behar dut.

-Ene, seme! Eta norekin? -galdetu zion amak.

-Mendian aurkitu dudan neska batekin.

-Baina... -ama ez zen bere harriduratik ateratzen- nor da?

-Nire bizi osoan ikusi dudan neskarik ederrena...

-Baina, seme, nor da? Nortzuk dira bere gurasoak? Non bizi da?

-Munduko neskarik ederrena da...

-Seme! Seme! Sorginduta hagoela dirudi...

Lainek ez zion erantzunik eman eta bere maiteaz pentsatzen jarraitu zuen. Ama lasterka kaleratu zen, bizilagunekin, amonarekin, osaba Minekin... denekin hitz egin zuen eta bakoitzak aholku bat ematen zion: sorgina baldin bada, hau; lamia bada, beste hau... azkenean, adiatsuenak bere iritzia eman zuen:

-Lamia baldin bada, ahate oinak izango ditu...

Ama lasterka itzuli zen etxera.

-Seme, ados nago, baina aurrenik andregaiaren oinak ikusi behar dituzu.

-Baina, ama ...

-Hitzematen al didazu neskaren oinak ikusiko dituzula?

-Beno, zaude lasai, ikusiko dizkiot...

Lainek bere buruan galdetzen zion amak zergatik nahi ote zuen hain biziki andregaiaren oinak ikustea, andregai eder haren oinak...

Horretan, berriro ikusteko irrika sartu zitzaion eta, lasterka, mendirako bidea hartu zuen.

Sorpresa bat eman nahi zion eta ahal bezain isilen hurbildu zen ibaira. Bere maitea bainatzen ari zen eta arraintxoekin jolasean, izurdeen gisara sartu eta ateratzen zen... Bere barrea milaka kriskitinen antzekoa zen... baina... ene! bere damaren oinak ez ziren mundu guziarenak bezalakoak!

-Ametsetan ari ote naiz? -eta berriro arretaz begiratu zion.

Ez, ez zen ametsa, oin haiek ... ahatearenak ziruditen... egia esan ... ahate oinak ziren!

Hori ikusita, Lain sor eta lor geratu zen eta une batzuez harrituta begira egon ondoren, herrira itzuli zen lehen bezain isil.

Etxean sartzerakoan amak antzeman zion zerbait gertatzen zitzaiola.

-Eta, seme? Zer gertatu da? Neskaren oinak ikusi al dituzu?

Lainek ez zuen ezer esaten eta amak berriro:

-Esadazu! Nolako oinak ditu?

-Ahateak bezalako oinak ditu... -esan zuen azkenean mutilak.

-Ene! Lamia da! Ezin zara berarekin ezkondu! Entzun?

Eta ama lasterka atera zen berri hura jende guziari ematera.

Lain, samintasun izugarri batek jota, ohean sartu zen. Sukarra eta malenkonia aldiak izan zituen eta beti bere maitearen aurpegi ederra ikusi eta ahots goxoa entzuten zuen: zatoz, zatoz, Lain... baina ez zen joan eta egun batean penaren penaz hil egin zen.

Hilobiratze egunean, lamia Lainen etxera joan zen, hildakoaren ohera hurbildu, urrezko maindire batez estali eta musu goxo bat eman zion. Gero mendira itzuli zen eta negar egin zuen galdutako bere maiteagatik. Negar eta negar egin zuen eta bere malkoak erori ziren lekuan iturri bat sortu zen, lamia eta artzainaren arteko ezinezko maitasunaren oroigarri.

 

 

 

var euro = ''; if (language == 'de') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/de/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'fr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENEZ 100% BONUS DE BIENVENUE DE 22BET ET COMMENCEZ PARIER!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fr/\');'); button[0].textContent="Jouer!"; } else if (language == 'it') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OTTIENI IL 100% DI BONUS DI BENVENUTO DA 22BET E INIZIA A SCOMMETTERE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/it/\');'); button[0].textContent="Gioca ora!"; } else if (language == 'gr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/gr/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'pl') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZDOBD 100% BONUS POWITALNY OD 22BET I ZACZNIJ OBSTAWIA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/pl/\');'); button[0].textContent="Zagraj teraz!"; } else if (language == 'at') { img[0].innrHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/at/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'da') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMSTBONUS FRA 22BET OG START VDDEML!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/dk/\');'); button[0].textContent="Spil nu!"; } else if (language == 'no') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMST BONUS FRA 22BET OG BEGYNNE SPILLE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/no/\');'); button[0].textContent="Spill n!"; } else if (language == 'ro') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBINEI 100% BONUS DE BUN VENIT DE LA 22BET I NCEPEI S PARIAI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ro/\');'); button[0].textContent="Joaca acum!"; } else if (language == 'fi') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HANKI 100% TERVETULIAISBONUS 22BET: LT JA ALOITA VEDONLYNTI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fi/\');'); button[0].textContent="Pelaa nyt!"; } else if (language == 'hu') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="KAP 100% DVZL BNUSZ 22BET KEZDENI FOGADS!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hu/\');'); button[0].textContent="Jtssz most!"; } else if (language == 'cs') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZSKEJTE 100% UVTAC BONUS OD 22BET A ZANTE SZET!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/cz/\');'); button[0].textContent="Hrt hned!"; } else if (language == 'hr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="DOBIJTE 100% BONUS DOBRODOLICE OD 22BET I PONITE SE KLADITI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hr/\');'); button[0].textContent="Igrajte sada!"; } else if (language == 'bg') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/bg/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'ga') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="FAIGH BNAS% 100 FILTE 22BET AGUS TS A GEALLTIREACHTA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ie/\');'); button[0].textContent="Seinn anois!"; } else if (language == 'es') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENER 100% BONO DE BIENVENIDA DE 22BET Y EMPEZAR A APOSTAR!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/es/\');'); button[0].textContent="Jugar ahora!"; } else { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="GET 100% WELCOME BONUS FROM 22BET AND START BETTING!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/en/\');'); button[0].textContent="Play now!"; } const close = document.querySelector('#sc_banner .close'); close.addEventListener('click', event => { document.getElementById('sc_banner').remove(); });