<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Ikazkina eta Herioa

Aitzin-aitzinean, ikazkin behartsu bat bizi zen Baztango Elbetean eta apenas ahora eramateko moduko ogi zatirik ere izaten zuen. Mendian bizi zen, berak adar eta lastoz egindako txabola batean. Bere zorigaiztoaz ernegatzen eta bizitza hobe baten ametsetan ematen zituen egunak. Gau batean atea jo zioten.

-Nor da?

-Jainkoa naiz -erantzun zion ahots batek.

-Eta zer nahi duzu?

-Gau baterako aterpea.

Ikazkinak ez zuen luzaroan pentsatu eta, haserretuta, erantzun zion:

-Zoaz hemendik! Ez dizut aterperik emango, ez gaur eta ez inoiz! Ez zara zuzena. Batzuei asko ematen
diezu eta besteak, esate baterako ni, premia gorrian hiltzen uzten gaituzu. Alde hemendik!

Ikazkinak pixka batean itxaron zuen eta ezer entzuten ez zuenez gero, jainkoa joana izango zela pentsatu zuen.

Handik pixka batera, berriro jo zuten atea. Gizona izutu egin zen. 

-Jainkoa ote da berriro? -pentsatuz, ozenki galdetu zuen:

-Nor da?

-Herioa naiz -erantzun zion ahots beldurgarri batek.

-Eta zer nahi duzu?

-Gaur gauerako aterpea.

Ikazkinak atea zabaldu zion. Goitik behera beltzez jantzitako gizona topatu zuen, amaierarik gabeko begiez begiratzen ziona. 

-Pasa! Zuri bai, zuri emango dizut aterpea, denentzat berdina baitzara. Nola aberatsa hala behartsua, denak eramaten dituzu zuk. Pasa aurrera!

Herioa sartu zen txabolan eta ikazkinak zuen gutxia, bion artean banatu zuten.

Biharamun goizean, Herioak joan egin beha izan zuen, baina lehenago galdera bat egin zion:

-Nahi al duzu zuregatik zerbait egitea?

-Beno... egia esan, oparoago bizitzea gustatuko litzaidake, erosotasun gehiagoz, hau ez baita bizitzea!

Herioak amaierarik gabeko begi haiekin begiratu zion berriro.

-Gaixo baten gelan sartzen zarenean, ohe-buruan ikusten banauzu, ziur egon hil egingo dela. Baina oinetan ikusten banauzu, emaiozu edozer gauza, berehala sendatuko da eta. Eta Herioa desagertu egin zen.

Handik egun batzuetara, ikazkinak jakin zuen erregearen emaztea oso gaizki zegoela eta erregeak sekulako ondasunak emango zizkiola hura sendatzen zuenari. Gure gizona jauregira joan zen. Soldaduek ordea, ez zioten sartzen utzi nahi. Gizonak, ordea, bereari eusten zion eta, azkenean lortu zuen erregina ikustea. Herioa ohe-oinean zegoen. Horrela bada, ikazkinak zenbait belar arrunt eskatu zituen eta haien ura eman zion edateko. Berehala sendatu zen erregina.

Erregeak ondasun eta boterez bete zuen mediku ofizial berria, kontseilari izendatu zuen eta adiskidetasunik garbiena eskaini zion. Ikazkin izandakoa pozez zoratzen zegoen bere bizimodu berriarekin.

Behin, bere jauregiko lorategietan paseatzen zebilela, Herioa ikusi zuen beregana etortzen.

-Hara! -esan zion harrituta  nolatan zu hemen?

-Nirekin eramateko natorkizu -erantzun zion.

-O! Ez al didazu horrelakorik egingo! -eskatu zion ikazkinak- urte askotan miserian bizitzen utzi nauzu eta orain, oparo bizi naizenean nire bila zatoz..

Herioak bere amaierarik gabeko begiradarekin begiratu zion, irribarre gisako keinu bat egin zion eta esan zuen: 

-Zeuk esana da, ni denentzat berdina naizela, orain zure txanda etorri da, zatoz!

Eta Herioak ikazkina eraman zuen hark ez baitu inolako bereizkuntzarik egiten.

 

var euro = ''; if (language == 'de') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/de/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'fr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENEZ 100% BONUS DE BIENVENUE DE 22BET ET COMMENCEZ PARIER!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fr/\');'); button[0].textContent="Jouer!"; } else if (language == 'it') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OTTIENI IL 100% DI BONUS DI BENVENUTO DA 22BET E INIZIA A SCOMMETTERE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/it/\');'); button[0].textContent="Gioca ora!"; } else if (language == 'gr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/gr/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'pl') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZDOBD 100% BONUS POWITALNY OD 22BET I ZACZNIJ OBSTAWIA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/pl/\');'); button[0].textContent="Zagraj teraz!"; } else if (language == 'at') { img[0].innrHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/at/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'da') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMSTBONUS FRA 22BET OG START VDDEML!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/dk/\');'); button[0].textContent="Spil nu!"; } else if (language == 'no') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMST BONUS FRA 22BET OG BEGYNNE SPILLE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/no/\');'); button[0].textContent="Spill n!"; } else if (language == 'ro') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBINEI 100% BONUS DE BUN VENIT DE LA 22BET I NCEPEI S PARIAI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ro/\');'); button[0].textContent="Joaca acum!"; } else if (language == 'fi') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HANKI 100% TERVETULIAISBONUS 22BET: LT JA ALOITA VEDONLYNTI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fi/\');'); button[0].textContent="Pelaa nyt!"; } else if (language == 'hu') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="KAP 100% DVZL BNUSZ 22BET KEZDENI FOGADS!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hu/\');'); button[0].textContent="Jtssz most!"; } else if (language == 'cs') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZSKEJTE 100% UVTAC BONUS OD 22BET A ZANTE SZET!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/cz/\');'); button[0].textContent="Hrt hned!"; } else if (language == 'hr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="DOBIJTE 100% BONUS DOBRODOLICE OD 22BET I PONITE SE KLADITI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hr/\');'); button[0].textContent="Igrajte sada!"; } else if (language == 'bg') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/bg/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'ga') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="FAIGH BNAS% 100 FILTE 22BET AGUS TS A GEALLTIREACHTA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ie/\');'); button[0].textContent="Seinn anois!"; } else if (language == 'es') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENER 100% BONO DE BIENVENIDA DE 22BET Y EMPEZAR A APOSTAR!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/es/\');'); button[0].textContent="Jugar ahora!"; } else { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="GET 100% WELCOME BONUS FROM 22BET AND START BETTING!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/en/\');'); button[0].textContent="Play now!"; } const close = document.querySelector('#sc_banner .close'); close.addEventListener('click', event => { document.getElementById('sc_banner').remove(); });