Fermin, San
Elizgizon nafarra, III. mendean bizi izan zena eta Iruņeko lehen apezpikua tradizioaren arabera. San Ferminen bizitzari buruzko dokumentu historiko fidagarririk ezean, X. mendearen bukaeran finkaturiko kondaira da iturria: kristaututako Iruņeko senatari baten semea zen Fermin. 24 urte zituelarik apezpiku egin eta Galia ebanjelizatzera bidali zuten; Akitania, Auvernia eta Anjoun Ebanjelioa zabaldu ondoren, Amiens hirian martirizatu zuten. Kontakizun hau Nafarrerrian hedatu eta sustraitu egin zen (XII. m.); Pedro Paris apezpikuak santu honen ospakizuna ofizial egin zuen (1186). Hasieran urriaren 10ean ospatzen bazen ere, 1591.etik aurrera uztailaren 7ra pasa zen.
Iturria: Harluxet