<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Familiarrak

Arabako Añes herrian bazen behin azti fama zuen gizon bat. Bere etxea herri-burgotik kanpo zegoen eta inor gutxi hurbiltzen zen leku hartara. Herritarrek beldur zioten, uzta on bat suntsi baitzezakeen; gainera, gizon misteriotsua zen: egun batzuetarako desagertu eta gutxien espero zenean berriro itzultzen zen urrunenetatik ukenduak, tresnak eta ezkutuko hainbat gauza eskuan zuela. Horiek, gero, bere magia egiteko erabiltzen omen zituen.

Urte askotan harreman onak izan zituzten bertako biztanleek eta aztiak. Aztiak gaixotutako jendea sendatu egiten zuen eta herritarrek, trukean, nahikoa janari eta sua egiteko egur ematen zioten. Urteen poderioz, ordea, aztia zakar eta berekoi bihurtu zen. Gero eta gauza gehiago eskatzen hasi zen. Noizbait bere gustuko zaldiren bat ikusten bazuen, hura eskatzen zion, eta jabeak ez bazion onez onean eman nahi, ukuiluko animalia denak hiltzearekin mehatxatzen zuen..., edo zintzilik ikusitako urdaiazpikoaren gutizia izaten bazuen, edota kupel-ardo on batena..., hura nahi zuen.

Herriko biztanleek gogo txarrez, baina, egoera hori jasan egiten zuten, ez baitzitzaien komeni aztiarekin haserretzea. Aztia asegaitzago bihurtzen ari zen ordea, eta herritarren haserrea areagotzen.

-Zerbait egin beharko dugu -esaten zuten.

-Azti hori akabatu egin behar dugu! -zioten batzuek.

-Eta nor izango da honi egingo duen ausarta? -erantzuten zuten besteek.

Halako batean aztiak ezkontzeko erabakia hartu zuen. Herritarrei mandatu bat bidali zien: ezkondu egin nahi zuen, beraz, hurrengo egunerako andregai bat prest eduki behar zuten. Eskaera ez bazuten betetzen herria suntsituko zuela mehatxua bota zuen.

Beteko zuen mehatxu haren aurrean, neska bat aukeratu beste irtenbiderik ez zuten izan. Neska gazte, alai, eder eta buruz argia zen bat hautatu zuten, Grazia izenekoa. Graziak ez zuen aztiarekin inolaz ere ezkondu nahi baina, bestalde, herria ez zuen inolako arriskuan jarri nahi.

Arazoa nola konpondu ez zekiela, gau hartan aztiaren etxeraino inguratu zen isil-isilik eta leihotik begira jarri zen. Aztia zerbait prestatzen ari zen. Lapiko handi batean belarrak eta hautsak botatzen zituen eta gero, makila handi batez nahasten zituen. Horrela jardun zuen luzaroan, baina lapikoa sutatik baztertzerakoan, ezinezkoa izan zitzaion. Orduan, igitai bat hartu zuen mahai gainetik eta kirtena kendu zionean, han barrutik lau gizontxo atera ziren, praka gorriak zeramatzaten eta jauzika hasi ziren hau esaten zuten bitartean:

-Zer egitea nahi duzu? Zer egitea nahi duzu?

-Bazter ezazue lapiko hori sutatik -esan zien aztiak.

Grazia zeharo harritu zen lau gizontxo haiek lapikotzar hura baztertzen ikusi zituenean!

-Eta orain? Zer egitea nahi duzu? -galdetu zuten berriro.

-Oraingoz besterik ez. Baina bihar goizerako ez badidate andregairik ekartzen zuek bidaliko zaituztet herria suntsitzera..., zelaiak hondatu eta animaliak denak hilko dituzue... Ai! Herrian jakingo balute zuek zaretela nire magia... -esan zuen hasperen eginez batera-. 

-Eta, orain, sar zaitezte igitaiaren kirtenean -agindu zien.

Agindutakoa bete egin zuten lau familiarrek, ondoren, aztiak kirtena estutu zuen. Gero, argia itzali eta lotara joan zen.

Grazia luzaroan egon zen geldirik, leiho kontra eserita eta pentsatzen. Igitaia ohosteko erabakia hartu zuen eta, leihoa kontu handiz zabaldu ondoren, etxean sartu zen. Mahairaino joan eta igitaia hartu zuen. Orduan, familiarrak oihuka hasi ziren:

-Nagusi! Zu al zara? Zer egitea nahi duzu?

Grazia lasterka atera zen etxetik igitaia eskuan zuela, baina egin zuen zaratak eta gizontxoen oihuek aztia esnatu zuten. Honek zer gertatzen zen ikusi zuenean, ohetik jauzi eta neskaren ondotik abiatu zen. Grazia ahal bezain bizkor zihoan, baina aztiak abiadura handiago zekarren.

-Itzul iezadazu igitaia! -esaten zion.

Graziak, etsiturik, aztia geroz eta hurbilago nabaritzen zuen eta ia bere ondoan zuenean, igitaia ahal bezain urrun jaurtiki zuen, harrizko bideraino. Igitaiak hiru bider errebotatu zuen eta kirtena apurtu egin zen. Lau gizontxoak handik atera eta desagertu egin ziren. Egunsentia zetorren eta oilarrak kantatu egin zuen.

Aztia bat-batean gelditu zen. Eguna  argitzera zihoan.

-Madarikatua! Zer egin duzu? -esan zion ahots ahul batez.

Grazia hari begiratzera itzuli zen. Egia ote zen ikusten ari zena? Aztia desagertzen ari zen! Segundo gutxitan, zeraman janzkia bakarrik geratu zen neskaren begien aurrean. Grazia lasterka itzuli zen herrira eta gertatutakoaren berri eman zuen. Talde bat bildu zen gertatutakoa ikertzeko, baina aztiaren etxera heldu zirenean, ez zuten ezer aurkitu. Dena desagertua zen.

Geroztik, urte askotan zehar, herri hartako biztanleek gizontxoak eskuratu nahi izan dituzte. Horretarako, igitai baten kirtena uzten dute sasi gainean San Joan egunaren bezpera gauean. Baina, guk dakigula behintzat, oraindik ez du inork lortu familiarrak eskuratzea.

 

var euro = ''; if (language == 'de') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/de/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'fr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENEZ 100% BONUS DE BIENVENUE DE 22BET ET COMMENCEZ PARIER!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fr/\');'); button[0].textContent="Jouer!"; } else if (language == 'it') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OTTIENI IL 100% DI BONUS DI BENVENUTO DA 22BET E INIZIA A SCOMMETTERE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/it/\');'); button[0].textContent="Gioca ora!"; } else if (language == 'gr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/gr/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'pl') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZDOBD 100% BONUS POWITALNY OD 22BET I ZACZNIJ OBSTAWIA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/pl/\');'); button[0].textContent="Zagraj teraz!"; } else if (language == 'at') { img[0].innrHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/at/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'da') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMSTBONUS FRA 22BET OG START VDDEML!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/dk/\');'); button[0].textContent="Spil nu!"; } else if (language == 'no') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMST BONUS FRA 22BET OG BEGYNNE SPILLE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/no/\');'); button[0].textContent="Spill n!"; } else if (language == 'ro') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBINEI 100% BONUS DE BUN VENIT DE LA 22BET I NCEPEI S PARIAI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ro/\');'); button[0].textContent="Joaca acum!"; } else if (language == 'fi') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HANKI 100% TERVETULIAISBONUS 22BET: LT JA ALOITA VEDONLYNTI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fi/\');'); button[0].textContent="Pelaa nyt!"; } else if (language == 'hu') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="KAP 100% DVZL BNUSZ 22BET KEZDENI FOGADS!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hu/\');'); button[0].textContent="Jtssz most!"; } else if (language == 'cs') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZSKEJTE 100% UVTAC BONUS OD 22BET A ZANTE SZET!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/cz/\');'); button[0].textContent="Hrt hned!"; } else if (language == 'hr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="DOBIJTE 100% BONUS DOBRODOLICE OD 22BET I PONITE SE KLADITI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hr/\');'); button[0].textContent="Igrajte sada!"; } else if (language == 'bg') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/bg/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'ga') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="FAIGH BNAS% 100 FILTE 22BET AGUS TS A GEALLTIREACHTA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ie/\');'); button[0].textContent="Seinn anois!"; } else if (language == 'es') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENER 100% BONO DE BIENVENIDA DE 22BET Y EMPEZAR A APOSTAR!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/es/\');'); button[0].textContent="Jugar ahora!"; } else { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="GET 100% WELCOME BONUS FROM 22BET AND START BETTING!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/en/\');'); button[0].textContent="Play now!"; } const close = document.querySelector('#sc_banner .close'); close.addEventListener('click', event => { document.getElementById('sc_banner').remove(); });