<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Doministiku

Nafarroa Garaiko Baztan ibarreko herri batean, seme-alabarik gabeko senar-emazte bikote bat bizi zen. Urte asko zeramatzaten haur baten desioan, baina haien gogoa ez zen inoiz betetzen. Belar mota guztiak probatu zituzten, Aralar mendira joan ziren eta andrea iturrira ere joan zen hango harri batekin sabela igurztera. Adituek ziotenez, horrek ez omen zuen huts egiten-eta...., baina huts egin zuen!

Behin, ama izateko garaia joaten ari zitzaiola pentsatuz, emazteak hau esan zion senarrari:

-Ai! Haur bat izateagatik edozer gauza emango nuke.

-Baita nik ere! -erantzun zuen senarrak.

Hau esan orduko, deabrua azaldu zitzaien esanez:

-Haur bat izango duzue, baina nik, horren truke, etxe honetako zerbait eramango dut, ados al zaudete?

Senar-emazteek proposamena onartu egin zuten, deabruak haurra bera nahi zuela susmatu gabe.

Handik denbora batera, haurra jaio zen eta gurasoak erabat zoriontsu egin zituen horrek. Eta hala, emandako hitza ahaztu zitzaien eta sekulako bataioa ospatzea erabaki zuten: ahaide, lagun eta bizilagunak gonbidatuko zituzten. Hori zela eta, aurkitu zuten aharirik ederrena ekarri zuten.

Handik hurbil gizon bat bizi zen, ez zuen lantegi ezagunik eta ahal zuena "hartuz" bizi zen. Ahariarena jakin zuenean, hura lapurtzea erabaki zuen, gero salduta diru ederra jasoko zuela eta. Etxeko denak oturuntzarako mahaiak lorategian prestatzen ari ziren bitartean, etxean sartu zen. Haurra sehaskan zegoen lo eta, bere ondoan, deabrua.

-E! Zu ez al zara Gaizkine? -galdetu zuen gizonak.

-Bai, halaxe naiz! -erantzun zion besteak- eta zu aharia lapurtzera datorrena zara! Lapurretik lapurrera, nolako eltzea halako tapa behar izaten da! Ja! ja! ja!

Gizonak ez zituen ondo hartu hitz horiek: Gauza bat da bizi ahal izateko lapurtzea, baina deabru lardaskeroa izatea... hori besterik da!, pentsatu zuen. Halere, ez zuen ezer esan eta deabrua han zergatik ote zegoen jakin nahian, galdetu egin zion:

-Eta zu ... nolatan hemen?

-Ni..., tira ba!, lapurren artean konfiantza izan behar da, zera, jaioberria eramatera etorri naiz. Haurrak doministiku egingo du hiru bider eta inork ez badu "doministiku" esaten, niretzat izango da!

Etxekoak itzuli egin ziren, deabrua ikusezin bihurtu zen eta lapurra ate baten atzean ezkutatu zen.

Halako batean, haurrak doministiku egin zuen, baina, ez zen inor ohartu. Berriro egin zuen eta lapurrak inork ez zuela ezer esaten ikusirik eta deabruak haurra ez zezan eraman, ozenki esan zuen:

-Doministiku! Aharia lapurtzerik izango ez badut ere...

Deabruak alde egin zuen handik, birao eta mehatxu botatzen zituen artean haize zurrunbilo handia sortuz. Harrituta, eta zer gertatzen zen jakin gabe, etxekoak doministikua egin zuenaren bila hasi ziren. Atearen atzean aurkitu zuten. Lapurrak gertatutakoaren berri eman zien eta eskerroneko guraso haiek bataiora gonbidatu ez ezik, aharia eman zioten oparitzat.

 

var euro = ''; if (language == 'de') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/de/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'fr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENEZ 100% BONUS DE BIENVENUE DE 22BET ET COMMENCEZ PARIER!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fr/\');'); button[0].textContent="Jouer!"; } else if (language == 'it') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OTTIENI IL 100% DI BONUS DI BENVENUTO DA 22BET E INIZIA A SCOMMETTERE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/it/\');'); button[0].textContent="Gioca ora!"; } else if (language == 'gr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/gr/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'pl') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZDOBD 100% BONUS POWITALNY OD 22BET I ZACZNIJ OBSTAWIA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/pl/\');'); button[0].textContent="Zagraj teraz!"; } else if (language == 'at') { img[0].innrHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/at/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'da') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMSTBONUS FRA 22BET OG START VDDEML!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/dk/\');'); button[0].textContent="Spil nu!"; } else if (language == 'no') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMST BONUS FRA 22BET OG BEGYNNE SPILLE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/no/\');'); button[0].textContent="Spill n!"; } else if (language == 'ro') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBINEI 100% BONUS DE BUN VENIT DE LA 22BET I NCEPEI S PARIAI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ro/\');'); button[0].textContent="Joaca acum!"; } else if (language == 'fi') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HANKI 100% TERVETULIAISBONUS 22BET: LT JA ALOITA VEDONLYNTI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fi/\');'); button[0].textContent="Pelaa nyt!"; } else if (language == 'hu') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="KAP 100% DVZL BNUSZ 22BET KEZDENI FOGADS!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hu/\');'); button[0].textContent="Jtssz most!"; } else if (language == 'cs') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZSKEJTE 100% UVTAC BONUS OD 22BET A ZANTE SZET!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/cz/\');'); button[0].textContent="Hrt hned!"; } else if (language == 'hr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="DOBIJTE 100% BONUS DOBRODOLICE OD 22BET I PONITE SE KLADITI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hr/\');'); button[0].textContent="Igrajte sada!"; } else if (language == 'bg') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/bg/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'ga') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="FAIGH BNAS% 100 FILTE 22BET AGUS TS A GEALLTIREACHTA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ie/\');'); button[0].textContent="Seinn anois!"; } else if (language == 'es') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENER 100% BONO DE BIENVENIDA DE 22BET Y EMPEZAR A APOSTAR!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/es/\');'); button[0].textContent="Jugar ahora!"; } else { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="GET 100% WELCOME BONUS FROM 22BET AND START BETTING!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/en/\');'); button[0].textContent="Play now!"; } const close = document.querySelector('#sc_banner .close'); close.addEventListener('click', event => { document.getElementById('sc_banner').remove(); });