<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Dominika

Urkizan, Arabako Urizaharretik hurbil, akelarrea ospatzen zuten asteartero. Han biltzen ziren eskualdeko sorgin guztiak eta baita urrunetik etorritakoak ere. Sorginek ukendu magiko batez gantzatzen zuten beren gorputza honako hau esaten zuten bitartean: "Sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik", eta airean joaten ziren ospakizuna gertatzen zelairaino.

Han, txistu eta danbolinaren soinura, dantzan jarduten zuten goizaldera arte, eta oilarrak kantatu aurretik beren etxeetara itzultzen ziren berriro.

Zenbaitetan, Deabrua bera han izaten zen bertan, aker itxuran, bere adar ikaragarri haiek eta bizar zorrotzarekin. Gaizkine zuen izena eta usain kiratsua botatzen zuen, zenbait kilometrotara ere zeharo ezaguna zena.

Gaizkine akelarreetara joaten zenean, hango denek ipurdian musu eman behar izaten zioten, beren begirunea adierazteko.

Behin batean, Petralinek, taldeko sorgin zahar batek, Dominika izeneko neska gazte eder bati bota zion begia. Kide berriak lortzen zituzten sorginak gaizkinek berak aipatzen zituen denen aurrean eta horixe izaten zen, hain zuzen, akelarre batean jaso zitekeen ohorerik handiena. Ez bat eta ez bi, gaztea eskolatzen hasi zen Petralin, sorgin izateak zituen abantailez hitz egiten zion bitartean.

Hasera batean, Dominikak gogor egin zuen, sorgin izate hura ez zitzaion batere interesgarria iruditzen eta. Azken finean, zahar ero batzuekin bilerak egitea ez zitekeen hain aparteko gauza izan..., baina Petralinek etengabe adierazten zizkion sorgina izanez, egin ahal izango zituen gauzak.

-Asto bihurtu ahal izango zara, edota txerri, katu, txakur..., edo euli.

-A ze gauza! -erantzun zion Dominikak-, nahiago nuke beltxarga, orein edo arrano beltz bihurtu....

-Begikoa bota ahal izango diozu zerbait txarra egiten dizunari...

-Hori baino atseginago izango nuke Martini begia botatzea, beti hor dabil neska guztien atzetik eta...

-Segundo gutxitan zuk nahi duzun lekura joan ahal izango duzu... -Zioen etengabe Petralin sorgin zaharrak.

-Hara! Hori besterik da, hori gehiago gustatzen zait...

Sorgin zaharrak azkenean lortu zuen Dominika akelarrera berarekin joan zedin burua berotzea eta han agertu ziren biak, beren gorputza ukenduz igurtzi eta formula magikoa esan ondoren.

Zelaia ehunka sorginez betea zegoen, denak su handi batzuen inguruan dantzan ari ziren. Sekulako zaratotsa egiten zuten eta zelaiaren erdi erdian, harrizko aldare bat zegoen. Honen gainean aker bat zegoen, gaurik beltzena baino beltzagoa.

Atsoak esan zion gazteari zer egin behar zuen sorgin izateko eta ezkerreko begiaren zurian apo-seinalea eraman ahal izateko.

Biak ilaran jarri ziren Gaizkineren ipurdia noiz musukatuko zain eta txanda iritsi zitzaienean, Petralinek bere sorgingaia aurkeztu zuen:

-Petralinek kide berri bat ekarri digu!

Denak txaloka hasi ziren eta Petralin gaixoak garbi ikusi zuen huraxe zela bere bizitzan ezagutuko zuen unerik zoragarriena.

Akerrak jaso zuen isatsa eta Dominika bere begirune-erritoa betetzeko zain zegoen, baina neskak hura ikusi zuenean, berehala oihukatu zuen:

-Jainko maitea! hauxe ipurdi zikina!

Erabateko isilunea gertatu zen eta, ondoren, herrialde osoan entzun zitekeen oihuak egin zituzten. Gero, ezer ez. Denak desagertu egin ziren. Dominika bakar-bakarrik zegoen zelaiaren erdian, lasterkan abiatu zen eta ez zen gelditu bere burua etxeko ohean ikusi zuen arte.

Biharamun goizean Petralinekin egin zuen topo, baina honek, ikusi orduko, beste aldera jo zuen eta parean igarotzerakoan ez zion begiradarik ere bota.

Iturria: Euskal leiendak, Erein

   

var euro = ''; if (language == 'de') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/de/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'fr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENEZ 100% BONUS DE BIENVENUE DE 22BET ET COMMENCEZ PARIER!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fr/\');'); button[0].textContent="Jouer!"; } else if (language == 'it') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OTTIENI IL 100% DI BONUS DI BENVENUTO DA 22BET E INIZIA A SCOMMETTERE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/it/\');'); button[0].textContent="Gioca ora!"; } else if (language == 'gr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/gr/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'pl') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZDOBD 100% BONUS POWITALNY OD 22BET I ZACZNIJ OBSTAWIA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/pl/\');'); button[0].textContent="Zagraj teraz!"; } else if (language == 'at') { img[0].innrHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/at/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'da') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMSTBONUS FRA 22BET OG START VDDEML!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/dk/\');'); button[0].textContent="Spil nu!"; } else if (language == 'no') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMST BONUS FRA 22BET OG BEGYNNE SPILLE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/no/\');'); button[0].textContent="Spill n!"; } else if (language == 'ro') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBINEI 100% BONUS DE BUN VENIT DE LA 22BET I NCEPEI S PARIAI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ro/\');'); button[0].textContent="Joaca acum!"; } else if (language == 'fi') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HANKI 100% TERVETULIAISBONUS 22BET: LT JA ALOITA VEDONLYNTI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fi/\');'); button[0].textContent="Pelaa nyt!"; } else if (language == 'hu') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="KAP 100% DVZL BNUSZ 22BET KEZDENI FOGADS!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hu/\');'); button[0].textContent="Jtssz most!"; } else if (language == 'cs') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZSKEJTE 100% UVTAC BONUS OD 22BET A ZANTE SZET!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/cz/\');'); button[0].textContent="Hrt hned!"; } else if (language == 'hr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="DOBIJTE 100% BONUS DOBRODOLICE OD 22BET I PONITE SE KLADITI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hr/\');'); button[0].textContent="Igrajte sada!"; } else if (language == 'bg') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/bg/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'ga') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="FAIGH BNAS% 100 FILTE 22BET AGUS TS A GEALLTIREACHTA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ie/\');'); button[0].textContent="Seinn anois!"; } else if (language == 'es') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENER 100% BONO DE BIENVENIDA DE 22BET Y EMPEZAR A APOSTAR!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/es/\');'); button[0].textContent="Jugar ahora!"; } else { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="GET 100% WELCOME BONUS FROM 22BET AND START BETTING!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/en/\');'); button[0].textContent="Play now!"; } const close = document.querySelector('#sc_banner .close'); close.addEventListener('click', event => { document.getElementById('sc_banner').remove(); });