<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

 

BARGOTAKO SORGINA

ZIKOITZA

Juanisek bazuen bizilagun bat herriko zikoitz batekin sekulako zorra zeukana. Gizonak argitik argira egiten zuen lana baina zorra ez zuen inoiz kitatzen.

Juanisek zer gertatzen zitzaion jakin zuenean, honela esan zion:

-Hi ez kezkatu, ukuiluan 200 aker zauzkat. Esaiok lehen zor dioana ahazteko eta beste 2.000 erreal emateko. Nik akerrak emango zizkioat eta horiek gehiago balio ditek.

Mailegu emaileak akerrak ikusi zituenean, tratua itxi eta, sinatu zuen. Hurrengo egunean, egindako negozioarekin pozez, akerrak ateratzera joan zen. ukuiluko atea zabaldu zuenean, lehenik aker-taldearen burua atera zen eta gero, binaka, besteak. Ateratzerakoan denek isatsa jaso eta agurtu egiten zuten, belaunak makurtu eta burua jaitsiz. Hori ikustean, zikoitza izutu eta aitaren egin zuen, eta akerrak desagertu egin ziren.

Loturak: Borgotako lamia,