<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
-Nola igaro daitezke urteak eta mendeak zeruan jainkoa goretsi beste zereginik gabe?
Bere gogoeta haietan murgildua zegoen txori baten kantua entzun zuenean. Kantu hura benetan zoragarria zen eta Birila, eternitateari buruzko kezkak alde batera utziz, monasteriotik atera zen txoriari jarraitzeko. Ibili eta ibili ondoren basoan sartu ziren. Txoritxoak kantuari jarraitzen zuen eta iturri txiki batera iritsí zenean, inguruko zuhaitz adar batean jarri zen. Abadea iturrian eseri eta loak hartu zuen. Handik pixka batera esnatu zen.
-O! lo egin dut bi bat orduz... komentura itzuli behar dut...
Izugarrizko landaretzaz inguratuta zegoela konturatu zenean, harrituta bere buruari esan zion:
-Hauxe gauza arraroa! Ez dut gogoratzen iritsi naizenean honenbesteko landaretza zegoenik...
Eta monasteriorantz abiatu zen. Gauza guztiak aldatuak zeudela zirudin eta bere sorpresa apartekoa izan zen komentu txikiaren ordez etxe eder bat ikusi zuenean. Ataurrera iritsi zenean atea jo zuen. Egundo ikusi gabeko monje batek zabaldu zion atea.
-Zer nahi duzu, aita?
Abadea isilik geratzen zela ikusirik, monjeak jarraitu egin zuen:
-Pasa, pasa zaitez, urrutitik al zatoz?
-Baina... ni monasterio honetako abadea naiz... Birila abadea naiz...
Fraide atezainak gizon gizajo hura burutik pixka bat joana zegoela pentsatu zuen.
-Oker zaude gure abadea Don Domingo da...
-Ez, ez, abadea ni naiz eta Birila dut izena... ez dut ulertzen hemen zer ari den gertatzen...
Monjea arineketan abiatu zen abadearen bila.
-Aita! aita! Hemen gizon bat dago abadea dela esanez, Birila omen du izena!
Monasterioko artxibora joan ziren denak, agiri artean bilatu zuten eta, azkenean, Don Birila izena topatu zuten. Don Birila! Goiz batean, hirurehun urte lehenago... desagertutako abadea!
Birilak gertatutako guztia esan zion eta, bere hitzak baieztatuz bezala, leihotik urretxindor bat sartu zen mokoan eraztun bat zekarrela. Eraztuna abade zaharraren atzean jarri zuen eta orduan honek Jainkoaren ahotsa entzun zuen:
-Begira, seme, txori baten ondotik bere kantua entzuten ibiltzea baino askoz hobea da. Jainkoa aurrez aurre ikustea.