<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Arbuluko indartsua

Orain dela mila eta ehunka urte, erromatarrak Europan zabaltzen hasi ziren. Beren bidean topatzen zituzten lurraldeak menderatu eta haien hizkuntza, sineste eta hizkuntza ezartzen zien. Erromatarrak Euskal Herrira iritsi zirenean euskaldunak indartsuak eta gerlari ausartak zirela konturatu ziren. 

Euskal tribuak menderatzea ia ezinezkoa gertatzen zitzaien, jende iheskor eta independente haiengan beren kultura eta ohiturak ezartzea gatza baitzen. Hori zela eta, basati, ile luze eta bizardun haiekin akordio batera iristea erabaki zuten: bi aldeak ados jarri ziren eta bi borroka-saio egitea erabaki zuten; bat, Euskal Herrian; eta bestea, Erroman. Ez dugu Baskoniako borrokaren berririk, baina bai, Erroman jokatutakoari buruz.

Euskaldunek gizonik indartsuenak eta borrokarako hoberenak hautatu behar izan zuten, Arbulo izeneko herrian, Gasteiztik hurbil, baserritar bat bizi omen zen, bere lurrez eta animaliez arduratzen zena soil-soilik. Izugarrizko gizona zen. Inguruko gizonik handiena ere sorbaldaraino baino ez zitzaion iristen. Handia bezain indartsua zen, gurdiari helduta, idi pare baten lana egin zezakeen berak bakarrik. Inork ez zuen bere familiaren berririk eta ez zekiten nondik zetorren. Herritarren ustetan, gizakien bizimodura moldatutako jentil bat zen.

Euskal buruzagiek erraldoi honen berri izan zutenean, borrokalari taldean sartzea erabaki zuten.Baina Arbuloko Indartsua, hasieran, uko egin zion proposamenari.

-Ni ez naiz soldadua -zioen behin eta berriro.

Buruzagiek emandako arrazoiek ez zuten ezer askotarako balio, bera nekazaria zela eta ez soldadua esaten zuen behin eta berriro. Gau hartan, Indartsuak amets arraro bat izan zuen. Bere gari-zelaia ikusten zuen galburuz betea. Halako batean, bele talde bat etorri eta galburuei mokoka erasotzen hasi ziren. Etxetik atera eta gari-zelai deuseztatzen ari ziren hegazti haiek uxatzen saiatzen zen, baina alferrik, gero eta bele gehiago azaltzen ziren. Orduan, urrunean, euskal soldadu haiek ikusten zituen eta beraiengana jotzen zuen laguntza eske, baina honela erantzuten zioten hauek:

-Gu ez gara nekazariak.

Arbuluko Indartsua izerdi patsetan esnatu zen.

-Nire beharrean daude eta nik ere haiek behar ditut -pentsatu zuen, eta, besterik gabe, bere etxea utzi eta borrokalari haiengana joan zen.

Erroman gizalegez hartu zituzten euskaldunak baina, hauen itxura zakarra zela eta, erromatar askok iseka egiten zien. Borroka eguna iritsi zen. Coliseoa bete-betea zegoen. Berrogeita hamar euskaldun eta beste hainbeste erromatar atera ziren hondarretara. Euskaldunek, beren ezpatak eta ahuntz-larruzko ezkutuekin; erromatarrak, koraza, kasko eta Inperio osoko armarik hoberenez hornituak.

Gizon guztiek hil ala bizi jotzen zuten, baina euskaldunen ausardia erromatarren armadurarekin topatzen zen eta lurrera erortzen ziren bata bestearen ondoren. Hau ikustean, erromatar ikusleek garrasi sutsuez animatzen zituzten beren soldaduak.

Mundu guztiak garaipena erromatarrena izango zela uste zuenean, Arbuluko Indartsuak oihu egin zuen: -Sabelean!!!

Minutu gutxi barru, borrokak erabat bestelako itxura hartu zuen, euskaldunek erromatarren sabelera jotzen zuten, korazaren behealdera, honek bularra bakarrik estaltzen baitzien, eta berehala berrogeita hamar erromatarrak hilik zeuden hondar gainean. Euskaldun askorik ere ez zen geratzen, baina borroka irabazia zuten behintzat eta Arbuluko Indartsua inguratzen zuten irrintzi eta pozezko oihu artean.

Erromatarrek onartu egin zuten euskaldunen garaipena, zaurituak sendatu zituzten eta opariz bete zituzten Euskal Herrira itzuli baino lehen. Urte askotan bakea izan genuen gure lurretan eta nola euskaldunek hala erromatarrek egindako ituna bete zuten.

Arbuloko Indartsua bere baserrira itzuli zen eta han bizi izan zen 110 urte bete zituen arte. Ez zuen inoiz gehiago borrokarik egin, baina Euskal Herriko gizonik indartsuena eta ausartena bezala beneratua eta oroitua izan zen.

var euro = ''; if (language == 'de') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/de/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'fr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENEZ 100% BONUS DE BIENVENUE DE 22BET ET COMMENCEZ PARIER!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fr/\');'); button[0].textContent="Jouer!"; } else if (language == 'it') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OTTIENI IL 100% DI BONUS DI BENVENUTO DA 22BET E INIZIA A SCOMMETTERE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/it/\');'); button[0].textContent="Gioca ora!"; } else if (language == 'gr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/gr/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'pl') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZDOBD 100% BONUS POWITALNY OD 22BET I ZACZNIJ OBSTAWIA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/pl/\');'); button[0].textContent="Zagraj teraz!"; } else if (language == 'at') { img[0].innrHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/at/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'da') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMSTBONUS FRA 22BET OG START VDDEML!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/dk/\');'); button[0].textContent="Spil nu!"; } else if (language == 'no') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMST BONUS FRA 22BET OG BEGYNNE SPILLE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/no/\');'); button[0].textContent="Spill n!"; } else if (language == 'ro') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBINEI 100% BONUS DE BUN VENIT DE LA 22BET I NCEPEI S PARIAI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ro/\');'); button[0].textContent="Joaca acum!"; } else if (language == 'fi') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HANKI 100% TERVETULIAISBONUS 22BET: LT JA ALOITA VEDONLYNTI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fi/\');'); button[0].textContent="Pelaa nyt!"; } else if (language == 'hu') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="KAP 100% DVZL BNUSZ 22BET KEZDENI FOGADS!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hu/\');'); button[0].textContent="Jtssz most!"; } else if (language == 'cs') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZSKEJTE 100% UVTAC BONUS OD 22BET A ZANTE SZET!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/cz/\');'); button[0].textContent="Hrt hned!"; } else if (language == 'hr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="DOBIJTE 100% BONUS DOBRODOLICE OD 22BET I PONITE SE KLADITI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hr/\');'); button[0].textContent="Igrajte sada!"; } else if (language == 'bg') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/bg/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'ga') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="FAIGH BNAS% 100 FILTE 22BET AGUS TS A GEALLTIREACHTA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ie/\');'); button[0].textContent="Seinn anois!"; } else if (language == 'es') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENER 100% BONO DE BIENVENIDA DE 22BET Y EMPEZAR A APOSTAR!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/es/\');'); button[0].textContent="Jugar ahora!"; } else { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="GET 100% WELCOME BONUS FROM 22BET AND START BETTING!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/en/\');'); button[0].textContent="Play now!"; } const close = document.querySelector('#sc_banner .close'); close.addEventListener('click', event => { document.getElementById('sc_banner').remove(); });