Albreteko Joana
Oso zabaldua da betiko atseden hartzera edo betiko sutara doazen arimak airean ibiltzen diren ustea. Gauez, ekaitza denean, suziriak pizturik daramaten arimek dabiltza airean gorpu berriei laguntzen. Aezkoan, ekaitz bortitzek Iratiko zuhaitzak astintzen dituztenean, espiritu gaiztoek Albreteko Joanaren hilotza daramatela esan ohi da. Joana protestanteen babeslea zen, eta katolikoen esanetan, lamiek eta sorginek darabilte haren gorpua erregina zen lurraldeen aireetan.
Loturak: ehiztari beltza
Iturria: Harluxet/ Berria