<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Universidad Social Obrera Vasca (USOV)

Euskal langile gazteak hezi eta buruzagi sindikalak prestatzeko sortutako ikastetxea (Bilbo, 1933). Ikasketa teorikoekin batera (irakaskuntza katolikoa, gizarte-zientziak, politika) klase praktikoak nahasten zituzten (hitzaldiak prestatzen eta eskakizunak egiten ikasi). Ugazabek sindikatuak kontrolatzeko prestatuta zegoen ustea zabaldu zelako, kontserbadoreak zirelako eta diru falta tarteko, desagertu egin zen (1934).

I: Harluxet