<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

UDR

Frantsesez, Union des Démocrates pour la V République. Euskaraz, Errepublikaren Aldeko Demokraten Batasuna. Frantziako alderdi politikoa. 1958an UNR (Errepublika Berriaren Aldeko Batasuna) sortu zuten gaullistek, eta UDT (Lanaren Batasun Demokratikoa) alderdiarekin batera garaipena lortu zuten 1962ko hauteskundeetan. 1967ko hauteskundeetan Giscard d'Estaingen RI (Errepublikar Independenteak) alderdiaren laguntza behar izan zuen eskuinaren gehiengoari eusteko. 1969ko erreferendumaren eta De Gaulleren dimisioaren ondoren momentu zailak bizi izan zituen alderdiak. 1976an RPR bilakatu zen.

I: Harluxet