<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Herriaren Alde

Ipar Euskal Herriko erakunde abertzale eta sozialista (Baiona, 1975). Frankismoaren azken urtetan Txiki eta Otaegiren heriotza-zigorra zela bide burututako mobilizazioen garaian ikasle-talde batek sortua. Hegoaldeko preso politikoen eta Iparraldean zeuden Hegoaldeko errefuxiatuen alde aritu zen gehienbat. Errefuxiatuak Hegoaldera itzultzen hasi zirenean, Iparraldeko arazoei lotu zitzaion. 1977an desagertu zen.

Iturria: Harluxet