<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Ez Dok Amairu

Euskal Herriko artista-talde abangoardista (1965-72). Espainiako Gerra zibilaren ondoko folklorismoari aurre eginez, adierazpen artistiko berriak sortzea zuen helburu; Euskal Herriko mugimendu politiko, sozial eta kultural errebindikatibo berrien ildotik, protesta eta askatasun-mezu sozial eta politikoa azaltzen zuen euskal musika eta abesti berriak lantzeari ekin zion batik bat. Mikel Laboa, Julen Lekuona, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Artze anaiak, Lurdes Iriondo, etab. izan ziren partaideak. Izena Oteizak eman zion, antzinako euskal ipuin batean oinarrituta. Hasierako helburua euskal musika tradizionala zabaldu eta gaurkotzea zen, baina gehiago ere egin zuten: kantuarekin batera, poesia, dantza eta antzerkia erabili zuten, kantaldia baino ikuskizuna osatuz.

Iturria: Harluxet