<<<Nagusira

puntubi.com

puntubi.com
Zer ikusi Ondo pasa Jan eta lo Herriko web Bidali informazioa

Abalos

Errixako udalerria, Haro ondoan eta Arabako mugan. Nekazaritza, mahastiak batez ere.

+(ikus gazt: Avalos gaztelua Auñamendi)

+(ikus gazt: Auñamendi)

Historia: 

Asturiasko Alfontso I.aren garaian (740) aipatzen dute Abalos, Albeldarren kronikan. Antso III.a Nagusiak konkistatu zuen eta Antso VI Jakintsuak Guardiari forua eman zionean (1161) Nafarroako Sonsierra, Biana inguruko Soto de Iñiguezetik Lagranera eta Buradonera iristen zen, San Bizente eta Abalos barne. 1172an bitan banatu zen, Guardiakoa, Soto de Iñiguezetik Cañas de Sanmaniegora eta Sanmaniegotik Buradonera bestea, Abalos eta bere herrixkak barne. 1179an sinatutako hitzarmenean Ebro ibaia muga zen Nafarroa eta Gaztelako erresumen artea, hortaz Abalos Nafarroako erresumaren barne zegoen, Lizarrako Merindadean. 1397an, Karlos III.ak eman zion Rui Lopez de Dadolsi herria, lurrak eta eskubideak, erret subiranotasun eta erret epailei helegiteak izan ezik.  XV. mendean (San Vicente de la Sonsierra) herriarekin batera aipatzen da eta 1657eko urriaren 7an, banatzen dira. 1726an, jauntxoek egindako zorrak kitatzeko abalostarrek 53.500 marabedi ordaindu behar izan zuten herria independentea izateko.

 

1.- Zer ikusi

 

XVIII. mendeko eliz barrokoa eta San Felix baseliza, XII. mendekoa, erromanikoa.

Hirigunean: Legardarren jauregia, erregeordearen (Napoleseko) etxea eta hesien etxea (casa de las verjas).

Ibilaldiak: Buradon-Sanmaniego-Guardia, ikus Argia/gida.

 

 

2.- Ondo pasa

Herriko festak: abuztuaren 3an.

Santa Rosa ermitan, irailaren 8an.

 

 

 

3.- Jan eta lo

Jatetxeak:

Ardo upeldegiak: ( Euskal Herriko ardotegien zerrenda )

PUELLES
Camino Los Molinos z/g Tel: 941 334 415

 

Hotelak / Ostatuak:

HOTEL VILLA DE ABALOS *** 

Plaza Fermín Gurbindo 2- . Tel: 941 334302

Landetxeak / Kanpinak:

 

 

 

4.- Herriko web orri interesgarriak

 

 

abalos

 

 

 

 

 

 

5.- Bidali informazioa

 

Zein herriri buruz:

Zure e-posta:

Idatzi hemen nahi duzun informazioa:

Zure izena (goitizena)

         

.