Garai, Anton
Kortsario bizkaitarra, Gorlizen jaioa (XV-XVI. m.). Arrantzalea izan zen gatzetan eta nabigazio-teknikak ikasi zituen; ontzi handi eta zahar bat erosi, konpondu eta arpilatzeari ekin zion (1509). Laster ospea lortu zuen Galiziako kostaldean, Portugal, Ingalaterra, Holanda eta Espainiako ontziei eraso egin eta ondoren lapurreta egiten baitzien. Preso hartu, epaitu eta heriotza-zigorra ezarri zioten.
Iturria: Harluxet